(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie Karlos III.aren Gurutzearekin saritu diren zortzi norbanako eta erakundeei, Nafarroa hobe, kultuago eta solidarioago baten alde egindako lanagatik larunbata, 2019.eko martxoak 30


Lehendakaria izan da sari-emate ekitaldiaren buru, non Santa Maria La Real Erakundea, Aurelio Sagaseta, Fátima Djarra, Jesús Cía, Los Iruña’ko, Pedro Blanco, Julio Sesma eta Jesús Sarasa saritu diren


Transcripción textual del video

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria izan da gaur goizean ospatu den Karlos III.a Noblearen Gurutzearen entrega-ekitaldiaren buru. Bertan bederatzi norbanako eta erakunde saritu dira, eta Lehendakariak “esparru desberdinetan erakutsi duten esfortzua, sormena, ekintzailetza eta erabakimena” nabarmendu ditu, “zeinak segi beharreko bidea markatzen diguten”.

Foto de grupo de las personas y entidades premiadas con la Presidenta Barkos y miembros del Gobierno de Navarra.

Saritutako pertsonen eta erakundeen taldeko argazkia, Barkos Lehendakariarekin eta Nafarroako gobernukideekin. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria izan da gaur goizean ospatu den Karlos III.a Noblearen Gurutzearen entrega-ekitaldiaren buru. Bertan bederatzi norbanako eta erakunde saritu dira, eta Lehendakariak “esparru desberdinetan erakutsi duten esfortzua, sormena, ekintzailetza eta erabakimena” nabarmendu ditu, “zeinak segi beharreko bidea markatzen diguten”.

Hauek izan dira sarituak: Santa Maria La Real etxeko andreen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartea; Aurelio Sagaseta, musikaria; Fátima Djarra, emakumeen mutilazio genitalaren aurkako aktibista; Jesus Cía, ekintzailea; Los Iruña’ko musika-taldea; Pedro Blanco, kazetaria; Julio Sesma, memoria historikoaren berreskuratzearen sustatzailea; eta, azkenik, Jesús Sarasa ingeniari agronomoa.

Ekitaldian, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Klaustro Isabeldarrean ospatu dena, Nafarroako gobernukideez gain, Nafarroako Arartekoa den Javier Enériz; Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea den Asun Olaechea; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioako presidentea Pablo Azcona; Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Alfonso Carlosena; eta hainbat foru-parlamentariak izan dira.

Nafarroako ereserkiarekin eman zaio abiada ekitaldiari, Dúo de Flautas Runa taldearen eskutik. Sari-emate ekitaldian zehar, gainera, zenbait musika-saio eman dira Demode Quartet ahots-laukotearen eskutik, eta horien artean: “Riau, Riau” konposizioa a capella eran, Astráinen vals ospetsuan oinarritzen dena; “Over the rainbow” abestiaren gaztelerazko bertsioa, “Ozeko magoa” filmekoa; “Eperrak”, Anje Duhalderen jatorrizko euskal abestiaren bertsioa; eta, azkenik, “Agurra”, omenaldi-abesti popularra, saritutako norbanako eta erakundeei eskainia bereziki. .


La Presidenta Barkos, durante su intervención en el acto.

Barkos Lehendakaria, ekitaldian egindako hitzaldian. ( irudia handitu )

Lehendakariaren hitz-hartzea

Dominak eman ondoren, bertaratutakoei zuzendu zaie Barkos Lehendakaria. Bere hitz-hartzean gogoratu du Nafarroako Gobernuak martxoaren 13ko bilkuran emandako sari hauek Nafarroako Erresumako historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako baten izena daramatela, Evreuxko Karlos III.arena hain zuzen. Karlos erregeak lau hamarkadaz erreinatu zuen Nafarroa, “bakea, berrikuntza eta aurrerapen garrantzitsuak izan zirelarik ezaugarri bere garaian; sasoi berezi bat, non Nafarroa bere balioengandik nabarmendu baitzen Europan”. “Errege noblearen profila aztertu duten historialariek –jarraitu du Lehendakariak– haren iniziatiba handia nabarmendu dute, haren buru irekia, haren espiritu bakegile eta artekaria, modu positiboan aplikatu zuena Erdi Aroko Europako nazioarteko gatazkak konpontzeko”.

Nafarroako Lehendakaria Karlos III.a baino bost mende beranduago Nafarroako izenari ospea eman diotenei zuzendu zaie, “obratze eta lan onaren eredu zaretelako, esfortzu eskuzabal eta arduratsuaren adibide, gu denoi bultzada emanez Nafarroa hobe, kultuago eta solidarioago bat eraikitze bidean, justizia, berdintasuna eta aurrerapena erdiesten konprometituago”.

Sarituen aintzatespena

Hala, Santa Maria La Real Erakundeak “1967az geroztik emakumeen sustapenerako jardueretan izandako izaera aitzindari eta aurrerakoia” nabarmendu du Lehendakariak, “zeinak, gainera, eskuzabal agertuta bere egoitza Nafarroari eskaini dion gizarte-helburuetarako”. Aurelio Sagaseta musikari eta apaizaz “musika-kultura barruan duen pertsona baten eredu bizia” nabarmendu du, zeinak “Nafarroako musika gure geografia osoan eta herrialde desberdinetan zehar eman duen ezagutzera, bai erlijiosoa eta bai herrikoia, izan latinez, gazteleraz edo euskaraz”. Los Iruña’ko musika-taldeaz aipatu du “mundu erdia ibili zutela Nafarroa lurralde alai eta dinamiko gisa aurkezten, jai-tradizio irekietan errotua, eta beren omena goraipatu baino ezin dugu egin taldearen unerik onenak izan zirenetik sei hamarkada pasa diren honetan”.

Jesús Cía ekintzailearen Josenea enpresa-proiektua baloratu du, “medikuntzako belar eta landareen laborantza organikoa sustatzen duena autohornikuntza energetikoaren bitartez; gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonei enplegua ematen dien proiektu bat, laneratzen eta gizarteratzen laguntzen diena”. Fátima Djarra aktibistaren lana ere nabarmendu nahi izan du: “Nafarroako Medicos del Mundo erakundearen barrutik ikaragarrizko lana egin du Fátimak emakumeen mutilazio genitalak suposatzen duen giza traumaren inguruan, lan dibulgatzaile eta hezitzailea, Afrikan eta mundu osoan arazo larri honen kontzientzia izan dezagun”. Julio Sesma memoria historikoaren sustatzaileaz honakoa baloratu du Barkos Lehendakariak: “hasierako momentutik erakutsitako laguntza erabakigarria errepresio frankista pairatu zuten biktimak gogoratu, aitortu eta horien ezagutza zabaltzeko, eta baita memoria historikoaren berreskuratzean nazioarteko eredu den Sartagudako Alargunen Herriko Elkarteari emandako bultzada”.

Pedro Blanco kazetariari buruz gogoratu du “nahiz eta bi hamarkada daramatzan Madrilen lanean, etengabe goratzen dituela bere lurra, bere tradizioak eta bere gastronomia SER irrati-kateko mikrofonoen bitartez eta sare-sozialen bidez, Tuterako, Erriberako eta Nafarroa osoko irudi ona lau haizetara zabalduz”. Jesús Sarasa ingeniari agronomo eta ekintzailearekin bukatu du Lehendakariak saritutako pertsonen ibilbidea, eta nabarmendu nahi izan du “AN enpresa-taldeko arima dela Sarasa, Nafarroako landa-eremuko tradizio kooperatibista sustatu duena eta ongi jakin duena sektoreak bizi izan dituen aldaketa eta zailtasunei aurre egiten”.

Karlos III.aren Gurutzea

Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea 1997. urtean sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroako gizartearen eta Komunitatearen kanpo-irudian ekarpen nabarmena egin duten norbanako eta erakundeei aitortza publikoa egiteko, nork beren jardueren esparrutik. Foru-dekretu bitartez ematen da aitortza.

Sariak Nafarroako erregeen artean nabarmentzen den monarkaren izena hartzen du, bere espiritu bakezale eta bakegilearengatik ezaugarritu zena, kulturaren eta artearen alde bultzatutako ekimenengatik, eta Europako gainerako gorteekin landutako bake- eta laguntasun-harremanengatik.

Saria gurutze esmaltatu bat da, non Karlos III.a eseriaren irudia agertzen den, Nafarroako Artxibo Nagusian gordetzen den argizarizko errege-zigiluan irudikatzen den bezala. “Karolus regis navarre” hitzek inguratzen dute irudia. Atzealdean Nafarroako armarria erakusten da, “Nafarroako Foru Komunitatea” hitzen eta “Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea” legendaren gainean


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
ProCruzCarlosIII2019eus.pdf

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa