"La actividad física del niño. De cero a tres años" argitalpena bereziki gurasoentzat da. Bertan, beren seme-alaben garapenari laguntzeko egunero egin beharreko lanari buruzko argibideak ematen dira. Era berean, hezkuntza eta osasun arloko profesionalentzako argitalpena ere bada; lanerako tresnatzat har baitezakete.
Testu honek motrizitatearen arrazoia eta teoria deskribatzen ditu. Aro nagusiak eta bizitzako lehen hiru urteetako bilakaeraren giltzarriak azaltzen dira, haurraren adinarekin lotutako hiruhileko kronologikoen arabera ordenaturik.