"Ascot-Lla" (Atorbastatina kolesterola normal duten hipertentsiboetan) azterlana: Berrikuspen bibliografikoa eta ebaluazio kritikoa
2003ko apirilean, “Kolesterola bataz besteko kontzentrazio-maila berean edo azpitik duten paziente hipertentsiboetan gertakari koronarioei eta garuneko hodietako istripuei (ACV) atorbastatina bidez aurrea hartzeko ASCOT-LLA azterlana: zentro anitzeko saiakuntza, kontrolatua eta ausazkotua 1” izeneko saiakuntza klinikoaren emaitzak argitaratu ziren. Praktikan, aintzat hartutako kolesterolaren balioa ²250 mg/dl izan zen. Jarraian, saiakuntzaren eta egileen ebaluazio kritikoa egiten da.