Castellano | Euskara | Français | English
Presio bidezko ultzerak (UPP), milurteko honen amaieran, osasun profesionalek, familiako zaintzaileek, osasun kudeatzaileek eta, oro har, gizarteak aurre egin beharreko erronka garrantzitsu bat dira.
Dagoeneko, antzinako Egipton (2000 urte K.a.) deskribatu ziren lesio hauek oraindik ere agertzen dira eguneroko praktikan. Hauek dira horiek pairatzeko joera handiago duten gaixoak:
muineko lesioa duten gaixoak (paraplegikoak, tetraplegikoak...), gaixotasun neurologikoa duten gaixoak (esklerosi anitza, zerebroko gaixotasun baskularra, Parkinson gaixotasuna, etab.), mendekotasun fisiko eta/edo psikiko handiak dituzten edo mugitzeko ezgaitasuna duten adineko gaixoak, mugitu ezin diren, etzanda dauden edo gaixotasunaren fase terminalean dauden edozein adineko gaixoak.
Egilea: