Castellano | Euskara | Français | English
Hipertentsio arteriala asaldura hemodinamiko objektibogarria da. Haren fisiopatologia aski ezaguna da, eta hura egoera patologiko anitzen ondorioz eman daiteke. Horrenbestez, gaixotasunaren adierazgarri kliniko gisa definitu daiteke. Horrez gain, organismoaren edozein ataletan, kalte baskularretik eratorritako gaixotasunak pairatzeko arrisku faktore garrantzitsua da, nahiz eta, dakigun bezala, maizenik agertzen diren gaixotasunak bihotzeko gaixotasun iskemikoak eta nerbio sistema zentralekoak izan. Hipertentsioa duten gaixoen presio arterialeko zifrak behar bezala diagnostikatzeak, jarraitzeak, tratatzeak eta kontrolatzeak dakartzaten onurarik handiena kausa kardiobaskular batek eragindako morbimortalitatearen murrizpena da, horri buruz egindako azterketa ugariek adierazitakoari jarraiki.
Egileak: