(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Estres Termico por Calor

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

         
Kartela: Lana eta gehiegizko beroa. Langileendako neurriak Kartela: Lana eta gehiegizko beroa. Enpresak hartu beharreko neurriak

Uda, beroa eta Osasuna

Jardunaldi Teknikoa. Klima aldaketa Nafarroan eta horren eragina lan osasunean. 2022ko ekainaren 2a

Udako hilabeteetan, langile batzuek jasaten dituzten ingurumen baldintzek lan istripuak eragin ditzakete, eta horietako batzuek kalte larriak edo are heriotza ere ekar dezakete.

Organismoan bero gehiegi pilatzen denean, dela tenperatura eta hezetasun erlatibo altuengatik dela gorputzak jarduera fisikoetan sortzen duen beroagatik, kalanbreak, nekea, edema eta larruazaleko gaitzak gerta daitezke.

Halako egoeretan ondoriorik larriena bero-kolpea da, barneko tenperatura 40,5 °C-ren gainetik igotzen baita. Bat-batean ager daiteke, aldez aurreko sintomarik gabe. Bero-kolpearen ezaugarriak dira izerdiaren etetea, larruazalaren berotasuna eta lehortasuna, nerbio sistema zentralaren alterazioak, nahastea eta konorte-galera. Beharrezkoa izanen da mediku batek laguntzea eta, beharbada, baita ospitaleratzea ere, ondorioak oso larriak izan baitaitezke eta zenbait egunez luzatu.

Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan, estres termikoa deitzen zaio muturreko tenperaturekiko esposizioak osasunean eragiten dituen efektuen kausari, tenperatura horiek beroak zein hotzak izan.

Estres termikoa bat dator langileak jasaten duen karga termikoarekin, eta karga termikoa ingurumen baldintzen, laneko bero metabolikoaren eta jantzien interakzioaren araberakoa da.

Ingurune termikoak beroagatiko arriskuak ekar ditzake, honelako lantokietan:

A). Airearen tenperatura oso altua duten lantokietan: klima beroko eremuetan edo udan;

B). Erradiazio termiko altua duten lantokietan. Hori gerta daiteke:

I. Eguzkiaren erradiazioarekiko zuzeneko esposizioa izateagatik (eraikuntza edo nekazaritza eta basoetako jarduerak, eta aire libreko beste lan batzuk);

II. Lantokian honako hauek izateagatik: labeak (galdategiak, okindegiak, adreilu fabrikak), erreaktore kimikoak, galdarak edo irradiazio-beroko bestelako iturri batzuk.

C). Hezetasun erlatiboa altua izateagatik (kontserba-fabrikak, garbitegiak, igerileku estaliak, etab.).

Halaber, ingurumen baldintzak muturrekoak ez izanda ere, estres termikoko egoera sor daiteke, honelako kasuetan:

A). Lanak eskatzen duen jarduera fisikoa oso trinkoa denean;

B). Beharrezkoa denean izerdiaren lurrunketa eta gorputzeko beroa galtzea zailtzen edo eragozten duten laneko arropak eta/edo norbera babesteko ekipamenduak (NBE) erabiltzea.

Azkenik, aipatu beharra dago badirela beroagatiko estres termikoaren ondoriozko istripu arriskua handitu dezaketen banakako faktoreak, hala nola adina, generoa, aklimatazio falta, gehiegizko pisua, bihotz-hodietako eta arnasbideetako gaixotasunak, etab.

Gaur egun Espainia mailan ez dago beroagatiko estres termikoaren arriskua ebaluatzeko metodo bat ezartzen duen legezko berariazko araudirik.

Hori hala izanik ere, apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua, lantokietako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena, erreferente izan daiteke gai honetan. Haren III. ERANSKINEAN (Ingurumen baldintzak), muga higrometrikoak ezartzen dira, bermatzeko lantoki itxietako ingurumen baldintzak ez daitezela langileentzako deserosoak izan.

Tenperatura eta hezetasun erlatiboko balio horiek ez badira betetzen eta, horrez gain, jarduera fisikoa trinkoa bada, edo metatutako beroa disipatzea zailtzen duen laneko arropa edota NBE erabili behar bada, aurretiaz aipaturiko banakako faktoreekin batera, beroagatiko estres termikoko arrisku egoera gerta daiteke.

Ondoren, informazioa ematen da beroagatiko estres termikoko arriskua ebaluatzeko, eta arrisku hori ezabatzeko edo murrizteko aukera emanen duten prebentzio neurriak planteatzeko.

1- Beroarekin lan egitea. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionala (LSOIN).

2- 4. eranskina Giro termikoa, errege dekretu honetakoa: apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua, lantokietako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena. (LSOIN).

3- POT, 922.a: Estres termikoa eta gainkarga termikoa: arriskuen ebaluazioa (I). (LSOIN).

4- POT, 923.a: Estres termikoa eta gainkarga termikoa: arriskuen ebaluazioa (II). (LSOIN).

5- POT, 1011.a: Metabolismo energetikoa zehaztea taula bidez. (LSOIN).

6- POT, 322.a: Estres termikoaren arriskua baloratzea: WBGT indizea. (LSOIN).

7- POT, 350.a: Estres termikoaren arriskua baloratzea: eskatutako izerdi indizea. (LSOIN).

8- POT, 279.a: Giro termikoa eta deshidratazioa. (LSOIN).

9- GIRO TERMIKOA. LSOINen ergonomiako ataria.

10- EVALTER-OBS. Metodo erraza estres termikoaren ondoriozko eragozpen termikoak eta arriskuak ebaluatzeko, lan baldintzen zuzeneko behaketaren bitartez. (LSOIN).

11- WBGT Kalkulatzailea (LSOIN)

12- Gainkarga termiko zenbatetsia. LSOINren kalkulagailua.

13- Ongizate termiko orokorra eta tokikoa ebaluatzea. LSOINren kalkulagailua.

14- Metabolismo energetikoa zehaztea. LSOINren kalkulagailua.

15- Jantziaren erresistentzia termikoa kalkulatzea. LSOINren kalkulagailua.

16- Eraikuntzaren sektorean agertzen ari diren laneko arriskuen ikerketa. LSOINren berrikuspen bibliografikoa. 5. kapitulua. Arrisku naturalen gehikuntza eraikuntzaren alorrean: Eguzki erradiazioa.

17- Gida teknikoa, Erradiazio optiko artifizialekin loturiko arriskuen ebaluaziorako eta prebentziorako 486/2010 Errege Dekretukoa, LSOINrena. 7. eranskina. Jatorri naturaleko erradiazio optikoarekiko esposizioa.

18- Erradiazio ultramorearen indizea (UVI). Nafarroako meteorologia eta klimatologia

19- Ostalaritza, jatetxe eta cateringaren sektoreko ingurune beroak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. FACTS, 27.a 9 or.

20- Ez zaitzala beroak erre! (LSOINren kartela).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa