(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Lanbide Heziketa eta etorkizuneko gaitasun profesionalak

2016ko irailaren 30ean, ostiralean | 12etatik 14etara |   Kondestablearen Jauregia

2020 estrategia europarraren arabera, lanbide heziketa funtsezko elementua da herritarren garapen pertsonala eta soziala sustatu eta ehun produktibo lehiakorra lortzeko, gero eta kualifikazio maila handiagoko langileak behar dituzten enpresei erantzuna ematen baitie. Prospektiba horretaz jabeturik eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin bat (S3), gure herrialdeko LHk bere gain hartu nahi ditu gure lanindarraren kualifikazio-maila handiagotu beharretik eta ekintzailetzari eta berrikuntzari laguntzeko premiatik heldu diren erronkak, gure herrialdeko sektore estrategikoen oinarrizko euskarria baita.

Saio honetan aztergai izanen dugu LHk S3an lehiakortasun-faktorea den aldetik izanen duen zeregina, hala nola haren ekarpena, bai ekonomiako arlo estrategikoetarako, bai garapenaren funtsezko beste alderdi batzuetarako, adibidez berrikuntza teknologikorako.

HIZLARIAK

Esther Monterrubio, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria. “LHren erronkak Espezializazio Adimentsuaren aurrean”.

Luis Orús, Energia Berriztagarrien Goi Mailako IBko zuzendaria (CENIFER). “Lanbide Heziketa Energia Berriztagarrien sektore estrategikoan”

Juan Carlos Ciria y Fernando Pascual, "ETI" IBPko zuzendaria eta Fernando Pascual Morales "ETI" IBPko robotika industrialeko irakaslea. “Berrikuntza Lanbide Heziketaren ikuspuntutik”

 

Lehia, garapen ekonomikoaren eta gizartearen eragilea

2016ko irailaren 23an, ostiralean    |   12etatik 14etara |   Kondestablearen Jauregia

Merkatu lehiakor bat baldintza garrantzitsua da ekonomiek hazkunde eutsi bat izan dezaten eta hazkunde horren onurak biztanleriaren segmentu guztietara, batez ere behartsuenetara, hel daitezen. Gauza jakina da herri-kontsumoko ondasunak oso kalteberak direla lehia desleialaren aurrean, beraz, arreta berezia jaso behar dute agentzia arautzaileen aldetik.

“Garapen Ekonomikoaren Ostiralak” programako saio honetan lehia aztertuko da, kontsumitzaileen onerako sistema ekonomikoa den aldetik, eskualdearen produktibitatea eta hazkundea handitzen dituena.

HIZLARIAK

César López Dios, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria. “Nafarroako Lehiarako Agintaritza”

Pilar Canedo Arrillaga, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasle titularra. Deustuko Unibertsitatea. “Lehiaren abantailak Nafarroako gizartearentzat”

Natividad Goñi Urriza, Lehiaren Euskal Kontseiluko kidea. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. “Nola saihestu merkatuan sartzeko Administrazio Publikoak sustatutako hesiak”

fin contenido web