(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako merkataritzaren digitalizazioa…

Apirilaren 30ean | 12:00etatik 13:30era | Kondestablearen Jauregian eta On-line

Ekiltadiaren grabaketa ikusi

Gaur, inork ez du zalantzarik. Pandemiak bizkortu egin ditu prozesua eta digitalizazio beharra, egun batetik bestera negozio askoren etorkizuna arriskuan jarri baita. Merkataritza sektorearen eraldaketa digitala sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako erronka bat da. Beren jarduera ekonomikoa egoera berri batean garatu behar dute, eta ezaugarri hauek ditu: IKT tresnak erabiltzea, merkataritza elektronikoa nabarmen handitzea, banaketa-kanal berriak irekitzea eta kontsumitzaileen ohitura-aldaketetara egokitzea.

Programa

• 12:00 Hasiera - Maitena Ezkutari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia

• “Nafarroako txikizkako eta artisautzako merkataritzaren sektorearen digitalizazio-mailari buruzko diagnostikoa (2020)”, ATANA - Cristina García, ATANA elkarteko kudeatzailea.

• Merkataritzaren eta artisautzaren eraldaketa digitalerako Nafarroako E-COMMERCE gida azkarraren aurkezpena - Margari Cueli, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria

Oficina AceleraEte, ODT Ete proiektua duen ganbera-proiektua - Iñaki Puncel eta Eva Fontecha, Nafarroako Ganbera.

Core-Poctefa proiektua - Silvia Azpilicueta proiektua, Iruñeko Udaleko Merkataritza eta Turismo Alorreko zuzendaria.

• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza lerroak - Juan Carlos Vicuña. Merkataritza eta Artisautza Antolamendu eta Laguntza Ekonomikoen Ataleko burua.

• Hurrengo urratsak. Aldaketa Digitaleko TD Bultzada Zentroa - Maitena Ezkutari. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari Nagusia

 

Nafarroako industria eraldaketaren aurrean

Apirilaren 23an | 12:00etatik 13:15era | Kondestablearen Jauregian eta On-line

Ekiltadiaren grabaketa ikusi

Pandemiak modu itzulezinean industriarako lehenik zetorren bi joera azkartu ditu: eraldaketa digitala eta jasangarritasuna. Bi alderdi horien konbinazioak egungo eredu ekonomikoaren bilakaera osatzen du, eta hori funtsezkoa da lehiakortasuna hobetzeko.

Industriaren lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzeko konpromiso horrekin, Garapen Ekonomiko eta Enpresariako Departamentuak Nafarroako enpresen eskura jartzen ditu eraldaketa prozesuan lagun diezaieketen tresnak.

Garapen Ekonomiaren Ostiral honen helburua industriak Nafarroako ekonomiari egiten dion ekarpena azaltzea eta Nafarroako Gobernuaren tresnak aurkeztea da, beharrezkoa den industriaren eraldaketarako.

Programa • 12:00 Irekiera – Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilaria

“Industriaren ekarpena Nafarroako ekonomiari”Joseba de la Torre, Historiako eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Laguntza deialdiak: industriari eraldaketari aurre egiten laguntzeko Foru Gobernuaren tresnakIzaskun Goñi, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

• Eraldatze-kasuak – Enpresek kontatuko digute…
        - Eraldaketa digitala Esnasan:
Oscar Pérez, ESNASAko zuzendari nagusia, eta José Luis Girones, AINkoa.
        - Ekonomia zirkularra Oleofaten, Rafael Lavín, Oleofateko zuzendari Nagusia

Lan-administrazioko Agintaritzaren eskumenen arabera, genero berdintasuna enpresan

Apirilaren 16a, ostirala | 11:00etatik 13:00etara | On-line

Joan den urtarrilaren 14an, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua indarrean sartu zen. Alde batetik, berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen ditu. Bestetik, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatzen du. Dekretu horren helburua da berdintasunerako planak eta horien diagnostikoa erregelamendu bidez garatzea, erregistratzeko, gordetzeko eta sartzeko betebeharrak barne.

Arau berri horrek legezko betebeharra ezartzen die plantillan berrogeita hamar langile baino gehiago dituzten enpresei. Guztiek berdintasun plan bat izan beharko dute, lan legeriaren arabera negoziatua. Ehun eta ehun eta berrogeita hamar langile artekoek 2021eko martxoaren 7a arte zuten berdintasunerako planak onesteko. Eta 2022ko martxoaren 7tik aurrera, 50 pertsona baino gehiagoko guztiek berdintasun plan negoziatua prestatu eta aplikatu behar dute.

Jardunaldi honetan, arau honek berdintasun-planen arloan ezartzen dituen betebeharrak eta horien erregistroa gogorarazi nahi dira. Horretaz gain, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen berdintasun eta bateragarritasun proiektuak egiteko laguntzen deialdia eta NABIk (Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua) kudeatzen duen berdintasunerako planak egiteko laguntza ere azalduko dira.

Programa

• 12:00 Irekitzea - Izaskun Goñi, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari Nagusia.

• Aukera-berdintasunak koordinazio eta lankidetzaren ikuspuntutik - Javier Zubicoa, Lan Zerbitzuko zuzendaria.

• Berdintasun Planen Erregistroa. Gomendio praktikoak. Ana Iglesias, Lan Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

• Berdintasun eta bateragarritasun proiektuak egiteko laguntzak - Mª José Caudevilla, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Enpresa Ereduaren Ataleko burua.

• Nafarroako Berdintasunerako Institutuak berdintasunerako planak egiteko ematen dituen laguntzak - Pedro Lacunza, Programen Ataleko administrazio teknikaria.

 

fin contenido web