(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Administrazioarentzako irtenbide berritzaileak dituzten enpresak

2016ko urriaren 28a, ostirala   |   12etatik 15etara  |   Kondestablearen Jauregia 

Start up berritzaileen ezaugarrietako bat da gaurko eta etorkizuneko bezeroek planteatzen ahal dizkieten behar eta erronketara moldatu eta erantzuna emateko gaitasuna. Bezero horien artean administrazio publikoak daude. Enpresa horiek ematen dituzten proposamen eta irtenbideei esker, administrazioek beren jardunean berrikuntzak sartzeko aukera izanen dute, eta berrikuntza horiek, zalantzarik gabe, haien lehiakortasuna eta gizarteari ematen dizkioten zerbitzuak hobetzeko bidea emanen dute.

Hori guztia gogoan, “Administrazioarentzako irtenbide berritzaileak dituzten enpresak” lemapeko jardunaldi honek gune bat izan nahi du Foru Komunitateko Administrazioaren premia eta erosketa-prozesuen eta CEIN enpresa publikoaren Berrikuntzarako Haztegietako enpresa berritzaileek egiten dituzten proposamenen artean sinergiak ezartzeko.

HIZLARIAK

Francisco Javier Vázquez Matilla, Javier Vázquezen bazkide zuzendaria, kontratazio publikoan aditua - “Kontratazio publikoaren arloko arau berriak: Administrazioarentzako eta ekintzailetza eta berrikuntzarako aukera".

CEINen Berrikuntzarako Haztegian instalatutako enpresek irtenbide berriak aurkezten dituzte administrazioarentzat - Adaptavida, Efinovatic, Fuvex, GL Research, ID Ingeniería Acústica; Ikan Biotech, Kunak, Movalsys, Navarra Deportiva, Nubapp, Pharmamodelling, Technidrone, TedCas, UP Technologies.

Galdera eta eskaeretarako txandaren ondoren, jardunaldia ixteko networking saio bat eginen da parte-hartzaileekin.

 

Nafarroako ekonomia 2015ean: egungo egoera eta erronkak

2016ko urriaren 7a, ostirala   |   12etatik 14etara  |   Kondestablearen Jauregia 

Nafarroako ekonomiak aurrerapenaren bideari eutsi zion 2015ean. Ekonomiaren nazioarteko eta Estatuko testuinguruen aipamen labur bat eta epe ertaineko aurreikuspenak abiapuntutzat harturik, Nafarroako Ekonomiaren Urtekariak herrialdeko ekonomiaren magnitude makroekonomiko nagusien analisi sakona egiten du, barne harturik haren ekoizpen arloak, enplegu-hobiak, finantzaketa, sektore publikoa, prezioak eta kostuak, ehun enpresariala eta eskualdeen araberako garapena.

“Garapen Ekonomikoaren Ostiralak” programako saio honetan Nafarroako Ekonomiaren 2015eko Urtekaria aurkezten da, gure herrialdeko ekonomiaren alderdi guztiak aztertzen dituen dokumentua. Ekonomiak garapen-erronka handi bat du etorkizunean: toki onean irauteko prest?

HIZLARIAK

Carolina Viguria Alday, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria. “Nafarroako Ekonomiaren 2015eko Urtekariaren aurkezpena”

José Luis Álvarez Arce, Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko dekano-ordea. “Erronka demografikoa Nafarroan”

Amaya Erro Garcés, doktorea ekonomia zientzietan, NUP. "Nafarroako industriaren erronka"

fin contenido web