(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

InnovaRSE eta RECONCILIA aitorpenak nafar enpresei

2016ko abenduaren 16an, ostirala | 11:00 - 13:00 h. | Kondestablearen jauregia

Inskripzioa

Jardunaldi honen bitartez aitorpena egin nahi zaie gizartean duten eraginaz jabetu diren eta beren enpresa estrategian alderdi sozialki arduratsuak gero eta gehiago txertatzearen alde jokatzen ari diren enpresei; hori dena InnovaRSE sistemaren bidez gizarte-erantzukizuna sustatzeko eta Reconcilia Zigiluaren bidez lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren bateragarritasuna enpresan sustatzeko ematen diren laguntzen esparruan.

Bertan aurkeztuko dira Lan-bizitzaren eta Bizitza Pertsonalaren arteko Bateragarritasunaren aldeko Enpresa Ekintzak - Reconcilia Zigilua- proiektuko aurrerapen garrantzitsuenak, bai eta Gizarte-erantzukizuna bultzatzeko Nafarroako Gobernuaren hurrengo urteetarako politikak ere.

Halaber, lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko bateragarritasunaren eta GEaren arloan Nafarroako enpresetan abian jarritako zenbait ekimen aipagarri ere aurkeztuko dira formatu laburrean.

PROGRAMA

11:00 Hasiera

11:10 Reconcilia proiektua: Lan-bizitzaren eta Bizitza pertsonalaren arteko Bateragarritasunaren aldeko Enpresa Ekintzak - Mª Victoria Vidaurre, AMEDNAko lehendakaria

11:45 2017an Gizarte-erantzukizuna Nafarroako Gobernutik bultzatzeko politikak - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia.

12:25 Aitorpenak ematea.

13:00 Amaiera Javier Zubicoa, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria.

Lan autonomoaren plana Nafarroan (2017-2020)

2016ko abenduaren 2an, ostirala   |   12:00etatik 14:00 etara   |   Kondestablearen Jauregia

Lan autonomoaren egoerak etorkizunari begira eskaintzen dituen aukerak ikusirik, betiere informazio estatistikoak dioenaren arabera, hainbat ikuspegitatik haren alde jokatzera animatzen gaitu; hori dela eta, Nafarroako Gobernuak erabaki du lan autonomoa Nafarroan sustatu eta sendotzeko berariazko plan bat abian jartzea, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluaren laguntza eta adostasuna izanik.

Ekintza plan egingarri bat prestatu nahi da, lortu nahi den xederako baliagarria izanen dena, alegia, lan autonomoaren baldintzak hobetzeko eta hazkundea errazteko.

“Garapen ekonomikorako ostiralak” ekimenaren barreneko saio honetan, Lan autonomoaren plana Nafarroan (2017-2020) izeneko agiria aurkeztuko da; bertan, 57 neurri bildu dira, batzuk lehendik zeudenak eta beste batzuk orain sortu berriak. Gainera, bilkura hau aukera ona izanen da zuzenean solas egiteko autonomoekin eta bertaratzen diren gainerako parte-hartzaileekin.

PROGRAMA

12:00 Hasiera - Izaskun Goñi Razquin, Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

12:10 Lan autonomoaren plana Nafarroan (2017-2020) agiriaren aurkezpena - Javier Zubicoa León, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria.

12:40 Planeko jarduerak, NEZ-NLtik gidatuak - Paz Fernández Mendaza, nafar Lansareko gerentea.

13:00 Mahai-ingurua: Lan autonomoa: lanbide elkarteek hautemandako beharrak, kezkak eta eskaerak. Moderatzailea: Javier Zubicoa León.

13:45 Galde-eskeak

14:00 Amaiera

fin contenido web