(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nola susta daiteke hurbiltasun merkataritza toki mailan?

 

OSTIRALA, 2018ko URTARRILAREN 26a | 12:00 - 14:00 |KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Nafarroan txikikazko merkataritzako 6.300 enpresa inguru daude, enpresa guztien %15 baitira gutxi gorabehera. Hala ere, sektore honek zenbait arazo ditu; alde batetik, merkataritzako beste formatu batzuk zabaldu dira eta haiekin bizi eta lehiatu behar du, eta bestetik, kontsumo-ohitura berrietara egokitu behar du.

Testuinguru horretan prestatu zen “Nafarroako Txikikazko Merkataritza Hurbila Bultzatzeko Plana (2017-2020)”; helburua da plangintzarako tresna sistematiko bihurtzea, Nafarroako merkataritzak ahalik eta etorkizunik hoberena izan dezan.

Plan hori laster onetsiko da Gobernuaren Erabakiaren bidez. Planaren zirriborroan aurreikusten diren neurrien esparruan sartzen dira Garapen Ekonomikorako Ostiralen saio honetan aurkezten diren bi proposamenak: “Landa merkataritzarako negozio eredua” eta “Gida eta formularioa merkataritzako erakarpeneko eta antolamenduko plan bat prestatzeko”.

PROGRAMA

12:00 Hasiera – Margari Cueli, Nafarroako Gobernuko Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria

Negozio eredua, landa merkataritzaMiren Sanz eta Leyre Ortega, ekintzailetzako teknikariak CEINen.

Landa eremuetan, merkataritza hurbilak honetarako balio du: espazio horietako tokiko produkzio-sistemak biltzen ditu, enplegua sortzen du, bertako biztanleak hornitzen ditu, tokiko produktuak merkaturatzen ditu, eta, gainera, zeregin soziala betetzen du.

Jendearen kontsumo ohiturak eta portaerak aldatu dira eta formatu berriak sartu dira, bereziki landa merkataritzaren sektorean eragina dutenak; hori dela-eta, kasu askotan arriskuan jarri da merkataritza mota horren biziraupena.

“Landa merkataritzarako negozio eredua” proposamenak azpimarratzen du landa eremuak dinamizatu beharra dagoela, ekimen batzuk abian jarriz, landa eremuetan merkataritza egiteko modua modernizatzeko eta eraldatzeko.

Galderak eta eskaerak

Gida eta formularioa merkataritzako erakarpeneko eta antolamenduko plan bat prestatzeko (PAOC) -Fernando San Miguel Inda, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Azterlan Ekonomikoen eta Europako Proiektuen arduraduna.

Merkataritza Nafarroan arautzen duen uztailaren 12ko Foru Legearen 18.2.c) artikuluaren arabera, udal plan orokorrak prestatzeko prozesuaren barnean “Merkataritzako erakarpeneko eta antolamenduko Plana” sartu behar da.

Gida honen bidez laguntza eta aholkua eman nahi zaizkie plan hori prestatu beharra duten toki entitateei, bai uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legean ezarritakoa betetzeko bai lan tresna izateko udal politikan, entitateko merkataritzari dagokionez.

Galderak eta eskaerak

fin contenido web