Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako elikakateari bultzada ematea Europako ekimenen bitartez
2018ko apirilaren 27a, ostirala | 09:00 - 14:00 | AIN
Jardunaldi hau prestatu da Nafarroako elikakatearen parte diren enpresa eta entitate guztiendako, hain zuzen ere beren berrikuntza proiektuetarako finantzaketa-ildoak eta gako-sareak hurbilagotik ezagutzeko.
PROGRAMA
09:00. Jardunaldiaren hasiera - Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.
Topaketaren Etengabeko Foroen aurkezpena. Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.
Elikadura sektoreko enpresendako aukerak Horizonte 2020 Reto Social 2-n eta PRIMA ekimenaren aurkezpena. Manuel Lainez, INIAko zuzendaria.
10:45 Atsedenaldia - kafea
11:00 Deialdia: Nekazaritzako produktuen gaineko informazioa eta sustapena. Enjoy it’s from Europe programa -María Jesús Navarro, MAPAMAko Elikagaien Sustapenerako Zuzendariordetza Nagusia.
Sareak eta aukerak Bruselan, nekazaritzako elikagaien sektorean. Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.
Food For Life Spain plataformaren aurkezpena -Nuria Mª Arribas, FIABeko I + G + b-ko zuzendaria.
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (Nagrifood) aurkezpena - Sandra Aguirre, Nagrifoodeko kudeatzailea.
Entreprise Europe Network (enpresei laguntzeko sarea H2020n)
2018ko apirilaren 20a, ostirala | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia
1984tik aurrera, SODENAk hazten laguntzen die Nafarroako enpresei, bereziki sortu berri diren enpresei edo hedapen proiektuak dituztenei, arrisku-kapitalaren bidez lagundu ere. Arrisku kapitala garapen ekonomikoko tresna bat da, enpresa-sareari laguntzeko bide gisa zabaldu dena herrialde aurreratuenetan. SODENAko zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienek “SODENAren eragin sozioekonomikoa 1984-2016” azterlana aurkeztuko du. Txosten horrek aztertzen du arrisku-kapitalak zer eragin izan duen hazkundean, enpleguan, berrikuntzan, nazioartekotzean, enpresen porrota gutxitzeko prozesuan eta produktibitatean, SODENAk tresna horren bidez laguntzen dituen konpainiei dagokienez.
Halaber, Grupo APEXeko zuzendari nagusi Santiago Salak eta EMBEGA S. COOP. enpresako zuzendari kudeatzaile José Antonio Molinak bere enpresetako esperientziak partekatuko dituzte SODENArekin.
PROGRAMA
12:00 Hasiera - Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea
- "SODENAren eragin sozioekonomikoa 1984-2016” azterlanaren aurkezpena - Pilar Irigoien, SODENAko zuzendari kudeatzailea
SODENAko arrisku-kapitalaren bidez lagundutako enpresa-esperientziak:
* José Antonio Molina, EMBEGA, S. COOP. enpresako zuzendari kudeatzailea
* Santiago Sala, Grupo APEXeko bazkidea eta zuzendari nagusia
Mahai-ingurua
13:30 Amaiera