Castellano | Euskara | Français | English
OSTIRALA 2018KO URRIAREN 5A | 12.00 - 13.30 | KONDESTABLEAREN JAUREGIA
Jardunaldi honetan enpresa nafarrak Txinan sustatzeko Nafarroako Gobernuak prestatu dituen jarduerak ezagutzera emanen dira; izan ere, Txina gobernuaren nazioarteko planeko merkatu estrategikoetako bat da.
Urriaren 24an eginen den Nazioartekotzearen II. Eguna aurkeztuko da eta aurten merkatu txinatarra izanen da helburu. Hartara, Txinarekin negozioak (kulturen arteko negoziazioa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, etab.) egitean izan daitezkeen gaiak landuko dira. Halaber, Nafarroa Gansu foroa eginen da eta hartan bilduko dira negozio-aukera berriak bilatu nahi dituzten Nafarroako eta Txinako enpresak.
PROGRAMA
12.00
Aurkezpena
Izaskun Goñi, Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusia12.15
PIN 3-ko TXINA plana. Aurrekariak eta programatutako ekintzak
Miren Ausín, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria12.30
Txinarekiko ekintza planak
- Hezkuntza. Roberto Pérez, Hezkuntzako zuzendari nagusia
- Iruñea - Jiayuguan lankidetza. José Costero, Iruñeko Udaleko Bulego Estrategikoaren zuzendaria
- Enpresa lankidetza. Nazioartekotzearen eguna. Miren Ausín, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria13.00
Galde-eskeak