(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Erronka energetikoetan aurrera eginez

2018ko azaroaren 16a, ostirala | 12.00 - 14.00 | Kondestablearen Jauregia

Izen-ematea

Hauek dira 2030erako Nafarroako Energia Planaren helburu nagusiak: efizientzia energetikoa hobetzea eta kontsumoa murriztea; energia-iturri berriztagarrien ekoizpena handitzea; energia berriztagarriak gero eta gehiago baliatzea erregai fosilen ordez erabilera termikoetan eta, batez ere, garraioan, eta berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea.

Bide luzea dugu aurretik eta, oso epe laburrean, jada eragina duten zenbait jarduketa abiarazi beharra dago.

Horixe nabarmendu du Nafarroako azken Balantze Energetikoak. Memoriak erakusten du zer modutan ekoitzi, eraldatu eta kontsumitzen den energia Nafarroan, informazioa erregai moten eta sektore ekonomikoen arabera emanik.

Garapen Ekonomikorako Ostiraletako saio honen helburua da gizarteari aurkeztu eta azaltzea Nafarroako 2017ko balantze energetikoen emaitza eta balorazioak. Bereziki azpimarratuko dira NEP 2030en aurreikusitako eta Nafarroako Gobernuak egindako jarduketak, jada abian daudenak; hala, informazio zehatza emanen da honako hauei buruz: Nafarroako Gobernuak berak egin dituen inbertsioak, energiaren alorrean egiten diren inbertsioendako diru-laguntzen deialdiak eta kenkari fiskalak; halaber, energiaren alorraz sentsibilizatzeko eta gai hauek hedatzeko kanpainak, azaroan eta abenduan egiten direnak.

PROGRAMA

Nafarroako Balantze Energetikoaren aurkezpena

NEP 2030en Nafarroako Gobernuak dituen jarduketa eta programen aurkezpena:

Nafarroako Gobernuak egin dituen inbertsioak (Fotovoltaikoak, eraikinak eta Vergel), deialdi publikoak (argiak, energia berriztagarriak, mugikortasun elektrikoa)

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Kenkari fiskalak (partikularrenak eta enpresenak)

Sentsibilizazio kanpainak (autohornikuntza, energia berriztagarriak, kooperatiba energetikoak – aldaketa energetikoa)

Parte-hartzaileen zalantza eta galderak

Datuen babesa, pribatutasuna eta zibersegurtasuna

2018ko azaroaren 9an, ostirala| 12.00 - 14.00 | Kondestablearen Jauregia

Joan den maiatzaren 25ean Datuak Babesteari buruzko Legeari dagokion Erregelamendu berriak indarra hartu zuen. Arau horrek aukera ematen die erabiltzaileei edozein enpresari esleitzen dioten informazioa kontrolatzeko eta, arauak betetzen ez direnean, konpentsazioak eskatzeko. Aldaketak enpresetan ere eragin handia dauka, herritarrei baimen espresa eta berariazkoa eskatu beharko baitiete datuen xede edo erabilera bakoitzerako. Zein dira zehazki enpresek dituzten betebeharrak?

Garapen Ekonomikorako ostiraletako jardunaldi honetan saiatuko gara erantzuna ematen gai honi buruz dituzuen galdera guztiei.

PROGRAMA

11:50 Parte-hartzaileei harrera egitea

12:00 Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera - Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia

Datuak Babesteari buruzko Europako araudi berriaren testuingurua - DBEO Sergio Pérez García, Enterprise Europe Network – Nafarroako Unibertsitatea

Zer da DPO bat (Datuak babesteko ordezkaria)?, Lourdes Oroz - PRIBATUA Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartea

Nola eragiten die datuak babesteari buruzko araudi berriak Nafarroako ETEei? Jon Azkarete Aramburu - Certified Information Systems Auditor (CISA) - PRIBATUA Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartea

Aro digital berrirako prestatutako profesionalak, David Muñiz Aguirreureta, abokatua eta Teknologiaren Eskubidearen Batzordeko kidea. MICAP

Hamar gomendio praktiko segurtasunaren kontrako erasoak saihesteko, Guillermo Vitas Gil, Nafarroako Informatikako Ingeniari Teknikoen Elkargoa (CPITINA)

13:40 Partaideen zalantzak eta galderak

fin contenido web