(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Turismo adimentsuaren eredu baterantz

OSTIRALA, 2018KO ABENDUAREN 14A | 12:00 - 14:00 | KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Izen-ematea

Nafarroako Turismoaren 2018tik 2025era bitarteko Plan Estrategikoak 6. programan turismoko adimena eta berrikuntza jasotzen ditu. Programa horretan zenbait neurri egituratzen dira, turismoko adimen-sistemak hobetzeko; sistema horiek lotura dute aurrerapen teknologikoekin eta lurraldeko nahiz gizarteko berrikuntzarekin, indartu nahi delarik Nafarroa helmuga turistiko gisa desberdintzeko estrategia. Hauek dira programa horretako neurri batzuk: Nafarroako Turismoaren kontu satelitea egitea; Nafarroako Turismoaren Behatokia sortzea merkatuko adimeneko ezaupideen transferentzia optimizatzeko, eta hobetzea bai informazio turistikoaren sistema bai Jasangarritasun Eredugarria Neurtzeko Sistema ere.

Garapen Ekonomikorako Ostiraletako saio honetan, informazioa emanen da helmuga turistiko adimentsuen ereduari buruz (eredu turistiko berri horretan, Espainia aitzindaria eta erreferentea da munduan) eta aurkeztuko dira Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak egin dituen jarduketak, turismoko adimenari eta berrikuntzari buruzko programako jarduketak, hala nola Nafarroako Turismoaren kontu satelitearen emaitzak eta bisitarien profilari nahiz lurraldearen gaineko eragin turistikoari buruzko azterlanak, Nafarroako natura eremuetan eginak.

PROGRAMA

12:00 Jardunaldiaren hasiera. Maitena Ezkutari Artieda. Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia.

Helmuga Turistiko Adimentsuaren eredua. Carlos Romero Dexeus. Turismoko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria, Turismo Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietatean (SEGITTUR)

Aurkezpena: Nafarroako Turismoaren kontu satelitearen emaitzak. Pedro Aranzábal Basaras eta Alfredo García Ramos, Instituto Movatur-ekoak.

Aurkezpena: bisitarien profilari eta lurraldearen gaineko eragin turistikoari buruzko azterlanak, Nafarroako natura eremuetan eginak. Patxi Saenz Lazcano, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusikoa, eta Ana Rivas Allo, Meridiano Zerokoa.

Galderak eta eskaerak

 

fin contenido web