(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroa, hazkunde lurraldea enpresa turistikoendako

 

2019ko otsailaren 8an, ostirala | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia

Turismoaren helburuak ezin dira bakarrik ardaztu turistak atzematean; horrez gain, “hobeto” egin beharra da eta denboran nahiz espazioan banatutako turismoa eduki. Beraz, segmentuak garatu behar dira, haien bidez eskaria urtarokotasunetik ateratzeko eta Nafarroako turismo aukerak optimizatzeko, eguneko batez besteko gastu handi batekin.

Urtarrilean, Exceltur-ek “Balance empresarial del año 2018 y perspectivas para el 2019” [“2018ko enpresa balantzea eta 2019ko aurreikuspenak”] idazkia argitaratu du, non aipatzen den bizkortu egin dela hirietako eta barneko turismoa: barneko erkidegoetan handitu egin da ostatu-gauen kopurua, Estatuaren gainerako zatian kontrakoa gertatu delarik. Nabarmendu dute, turismo enpresen emaitzek gora egin duten erkidegoen artean, Nafarroa dela bigarrena; %3,1 igo dira bertan.

Joera hori aprobetxatu beharra dago, produktuen eta helmugen eskaintza berezitua hobetuz, kalitatea handitzeaz gain. Nafarroan, eragile guztien –publiko nahiz pribatuen– arteko lankidetza sustatu behar da, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko. Halaber, posizio gailenak hartu behar dira nitxo berrietan.

Nafarroako Turismoaren 2018tik 2025era bitarteko Plan Estrategikoak adierazten du jarduteko segmentu berariazkoetako bat dela City Break motako, asteburuko edo irtenaldi laburretako turistak atzematea, Iruña eta Tutera hirietan. Merkatuko nitxo berri hori hobeto ezagutzeko, eta turismoko joera berriak gogoan izanik, Nafarroako Turismo Behatokiak azterlan bati ekin zion, turistak Iruñean eta Tuteran nola mugitzen diren jakiteko geokokapenaren bidez.

“Garapen Ekonomikorako Ostiralen” saio honetan, Nafarroako 2018ko turismoaren balantzea aztertuko da; halaber, 2019ko aurreikuspenak, eta enpresa nafarrek zer aukera dituzten merkatuko nitxo berri batean (“City break” delakoan).

Egitaraua:

Hasiera eta aurkezpena: 2018. urteko balantzea, Turismo Behatokiak egina - Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia -

Exceltur-en “2018ko enpresa balantzea eta 2019ko aurreikuspenak” idazkiaren aurkezpena - José Luis Zoreda, Exceltur-eko lehendariorde exekutiboa

Merkatuko nitxo bat –City break edo irtenaldi laburrak– Nafarroan: Iruñeko eta Tuterako mugikortasun azterlanen aurkezpena - Itziar Larraza (soziologoa, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza) eta Nagore Espinosa (In2destination-ekoa) - Deskargatu aurkezpena hemen

Galderak eta eskaerak

Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatzeko plana: 2018ko bi lan ildo, eta 2019rako bi proposamen

2019ko otsailaren 1ean, ostirala | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia

Izen-ematea

“Garapen Ekonomikorako Ostiralak” ekimeneko saio honetan, 2018ko emaitzak eta 2019rako egitasmoak aurkeztuko dira Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatzeko planaren barreneko bi programa hauei dagokienez: “Negozio eredua. Landa merkataritza” eta “Merkataritzako diagnostikoak”. Aurkezpena parte-hartzaile, kudeatzaile eta protagonista guztiek eginen dute, beren esperientzia eta iritzien berri emanez.

1. “Negozio eredua. Landa merkataritza” programa

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak “Negozio eredua. Landa merkataritza” programa sustatu zuen Nafarroako Txikizkako Merkataritza Hurbila Bultzatzeko 2018-2020ko Planaren barnean. Programa hori CEINek kudeatu du, Nafarroako garapen agentzien laguntzaz; 2018ko maiatzean abiatu zen eta xedea du laguntza, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzu bat eskaintzea 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietako landa merkataritzari, bere negozioak bezero, egoiliar eta turisten premiak aztertzera eta horiei erantzutera bideraturiko kudeaketa eredu berri baten arabera eraldatzeko prozesuan.

“Negozio eredua. Landa merkataritza” programaren bidez Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak lagundu nahi die tokikoaren balioaren aldeko apustua egiten duten merkatariei, beren herrian eta ingurunean sakon erroturik daudenei eta bizimodu baten aldeko apustua egiten dutenei herri txikietan negozio bat gidatzeak ekartzen dituen zailtasun gehigarriak gainditzeko konpromisoa beren gain hartuta.

2. “Merkataritzako diagnostikoak” programa

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren eskutik, “Merkataritzako diagnostikoak” programa sustatu zuen 2018an, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Hurbila Bultzatzeko 2018-2020ko Planaren barneko 3. programaren esparruan (“Enpresa txiki eta ertainaren lehiakortasuna eta garapen teknologikoa”).

Programa txikizkako merkataritza hurbil guztira bideratua dago, eta merkataritza enpresen diagnostikoak egitea proposatzen zuen beren negozio ereduak eta antolaketa eta ekoizpen egiturak egokitu eta, bide horretatik, lehiakortasuna handitu beharrez.

Programaren barrenean establezimenduko lan alor desberdinak eta eragina aztertzen ziren: egoera eta ezaugarriak, ingurunea, establezimenduaren beraren diseinua, enpresen kudeaketa, haien eskaintzaren, bezeroen eta abarren azterketa. Finean, orotariko azterketa bat, hobetzeko ekintzen proposamena zekarrena amaieran.

PROGRAMA

12:00. Jardunaldiaren hasiera - Maitena Ezkutari Artieda, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusia

Landa merkataritza Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barrenean - Margari Cueli Erize, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria

“Negozio eredua. Landa merkataritza” programa

• Lanerako metodologia eta 2018ko kanpainaren emaitzak  - Pilar Telletxea, CEINeko enpresak sortzeko alorraren arduraduna
• 2018ko bi esperientzia - Koldo Uribe, Altxuko Dendaren kudeatzailea (Erratzu) eta Mayte Iriarte, Erletxi dendaren kudeatzailea (Otsagabia)
• Garapen agentziak, eskualdeko laguntza - Marian Zestau, Cedernako garapenerako eragilea Baztan aldean, eta Olga García, Erdialdeko garapenerako eragilea.

3. programa: ETEen lehiakortasuna - Juan Carlos Vicuña, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen atalburua
“Merkataritzako diagnostikoak” programa
• Lanerako metodologia eta 2018ko kanpainaren emaitzak - Eva Fontecha, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako Prestakuntza, Ekintzailetza eta Enplegu alorreko teknikaria

• 2018ko esperientziak María Mendía, “la Tienda de Fran”en jabea (Artaxoa) eta Iñaki Morrás, “Floristería Torrens” (Iruña).

2019ko lan programa eta jardunaldiaren itxiera - Margari Cueli Erize, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria

 

fin contenido web