(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Klusterren zeregina enpresaren lehiakortasunaren eta berrikuntzaren hobekuntzan

Ostirala, 2019ko martxoaren 29a. 12:00 - 14:15 | Kondestablearen Jauregia

Izen-ematea

Kluster bat da negozio bereko enpresen kontzentrazio geografikoa (handiagoa edo txikiagoa) berarekin duen errealitate ekonomikoa. Enpresa horiek balio-kate bateko katebegiak dira, eta hornitzailearen eta bezeroaren arteko harremanen bidez lotuta daude; horretaz gainera, ehun osagarria eta laguntza-erakundeen ehuna eratzen dute, bereziki ikerketa-zentroak, zentro teknologikoak eta prestakuntza-zentroak.

Kluster-antolakundeak tresnak dira. Tresna horiek lagundu dezakete sektore ekonomikoen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen, enpresen errentagarritasuna handitzen eta eskualdean kalitatezko enplegua sortzen, kluster batean sartutako eragileen elkarlanaren bitartez.

Jardunaldi tekniko honetan klusterrek Nafarroan zer rol duten aztertuko da –lehiakortasuna eta haien gobernantza-ereduen garrantzia errazten duten tresnak dira klusterrak– eta, horrekin batera, kluster horiek partekatutako proiektuen bitartez enpresa-berrikuntzan duten rol garrantzitsua eztabaidatuko da, eskualdeko kluster estrategikoen kudeatzaileekin batera.

Egitaraua

11:45 Akreditazioak

12:00 Jardunaldiaren irekiera

Klusterrak, gaur egun, enpresen lehiakortasuna hobetzeko baliozko tresnak dira?- Sabin Azua, B+I Strategyko bazkide zuzendaria

Batzordeen eginkizuna klusterren gobernantza-sisteman - Joan Martí, Clústeres en Acció Garatzeko zuzendaria

Mahai ingurua: “Kluster-antolakundeak, enpresa-berrikuntzaren bultzatzaile: proiektuak eta jardunbide egokiak”

Javier Belarra– ACANeko koordinatzailea (Automozioko klusterra)
Arturo Cisneros – CLAVNAko kudeatzailea (Ikus-entzunezkoen klusterra)
Mar González – Inprimaketa Funtzionaleko Klusterraren kudeatzailea
Manuel Rodríguez – Enerclusterreko kudeatzailea (Energia eolikoaren klusterra)
Sandra Aguirre – Nagrifood Clusterreko kudeatzailea (Nekazaritzako elikagaien klusterra)

14:00 Jardunaldiaren itxiera - Izaskun Goñi Razquin, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

BID/SEE eredua

2019ko martxoaren 15an, ostirala | 09.45 - 14.00 | Nafarroako Errege Artxibo Nagusian

Business Improvement Districts (BID), Sustapen Ekonomikorako Eremuak (SEE) euskaraz, lankidetza-mekanismo publiko-pribatu gisa agertzen dira, jokoan dauden interes publiko eta pribatuak modu egokian egituratzea eta, horri esker, ezarrita dauden eremuetako jarduera ekonomikoa sustatzea ahalbidetzen duena.

Jardunaldian zehar, Europako beste hiri batzuetako ereduak aztertu eta, elkarteetako zein administrazio publikoko ordezkariekin batera, hura Nafarroan garatzeko egokitasunari buruz eztabaidatu ere.

Programa:

9.30 Acreditaciones

9:45 Apertura de la jornada - Manu Ayerdi, Vicepresidente Económico del Gobierno de Navarra

10. 00 Introducción al modelo BID/APE - Helena Villarejo Galende, Prof. Titular de Derecho Administrativo de la Universidad de Valladolid y Mª Luisa Esteve Pardo, Prof. Titular de Derecho Financiero de la Universitat de Girona

10.15 Presentación BID Neuer Wall (Hamburgo. Alemania) “El primer BID de Hamburgo”- Dr. Sebastian Binger, Director Gerente- Otto Wulff BID Gesellschaft GmbH

10.35 Los BIDs de Liverpool y experiencias innovadoras en Reino Unido - Alvaro Costela Sánchez, Head of Marketing, Liverpool BID Company

10.55 The BID Foundation and The Institute of Place Management “The current state of BIDs in the UK”- Dr. Simon W Quin, Institute of Place Management | Co-Chair Manchester Metropolitan University | Visiting Professor Journal of Place Management and Development | Practitioner Editor

11:15 Turno de preguntas

11:40 PAUSA CAFÉ

12.15 Presentación Modelo BID en Navarra - Helena Villarejo Galende, Prof. Titular de Derecho Administrativo de la Universidad de Valladolid y Mª Luisa Esteve Pardo, Prof. Titular de Derecho Financiero de la Universitat de Girona

13.00-14:00 Mesa redonda
• Agustín Rovira, Presidente de AGECU, Asociación Española para la Gerencia de los Centros Urbanos
• Carlos Albillo, Gerente de la Asociación Asociación de Comerciantes Casco Antiguo de Pamplona Centro Comercial Abierto - Iruñeko Alde Zaharra Merkatalgunea Irekia
• Dra. Helena Villarejo, Prof. Titular de Derecho Administrativo de la Universidad de Valladolid
• Dra. Mª Luisa Esteve. Prof. Titular de Derecho Financiero de la Universitat de Girona
• Paco Povedano Hinojosa. Jefe de Gabinete de la Regiduría de Comercio y Mercados y de la Presidencia de MERCABARNA del Ayuntamiento de Barcelona
• Concha Díaz de Villegas, Directora General de Comercio y Emprendimiento del Ayuntamiento de Madrid
• Jon Andoni, Zarate, Gerente de Bilbao Dendak

14:00. Cierre de la jornada - Maitena Ezkutari, Directora General de Turismo y Comercio.

 

Horizon Europe: Nafarroarendako aukerak Europako Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparruko Programa berrian

2019ko martxoaren 1an, ostirala | 11.00 - 14.00 | Kondestablearen Jauregia

Gogo onez gonbidatzen zaitugu Garapen ekonomikorako ostiraletako hurrengo jardunaldira: “Horizon Europe: Nafarroarendako aukerak Europako Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparruko Programa berrian”; 2019 ko martxoaren 1an izanen da, 11 etan, Kondestablearen Jauregian.

Horizon Europe esparruko programa berria aurreko I+b programaren lorpen eta arrakastetatik abiatzen da (Horizonte 2020), eta ikerketaren eta berrikuntzaren arloan egundaino izan den programa handinahiena dela uste dute haren sustatzaileek. Batzordeak proposatzen du 100 000 milioi EURO bideratzea ikerketara eta berrikuntzara EBren epe luzerako hurrengo aurrekontuan (2021-2027).

EBren finantzaketak elkarrekin lanean jarri ditu herrialde eta diziplina desberdinetako lantaldeak; horri esker, deskubrimendu pentsaezinak egin dira, Europa munduko aitzindari bilakatu dutenak ikerketaren eta berrikuntzaren arloan. Horizon Europe-ren bidez, lortutako arrakastaz baliatu nahi da herritarren bizietan eta oro har gizartean egiazko desberdintasuna ezartzen segitzeko.

Aldi berean, hobekuntzak ekarri nahi ditu bateratasun handiagoa izan dadin sostengatzen dituen hiru zutabe oinarrizkoen eta programaren xedeen artean.

Berrikuntza finantzatzeko munduan egin den programarik handiena da Europako Batzordearen proposamen hau, orain Bruselan eztabaidatzen ari direna. Hain zuzen ere, hori aurkeztea du xede 'Ostiraletan, Garapen Ekonomikoa' jardunaldi honek, baita aztertzea ere zer aukera dauden eta etorkizunean nola lerrokatuko diren harekin I + G + b arloetako Nafarroako eragile publiko nahiz pribatuak.

Egitaraua:

10:30 – 11:00 Bertaratuen erregistroa

11:00 Ongi etorria eta jardunaldiaren atarikoa - Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea

Topagune Iraunkorren aurkezpena - Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.

Enpresa txiki eta ertainendako sostengua, Enterprise Europe Networken aldetik - Montse Guerrero, Enterprise Europe Network (EEN), AINen

“Horizon Europe. Zer dakigu esparruko programa berriaz? - Guillermo Álvarez Jimenez, Gizarte Erronken Departamentuko burua / EBko Programen eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza, Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroan

“European Innovation Council (EIC): Zer aukera ematen dizkigu?” - Luis Sánchez Álvarez, Policy Officer-Seconded National Expert. European Commission, DG Research & Innovation SMEs, Financial Instruments and State Aid.

Nafarroako RIS3 estrategia Horizon Europe programarekin lerrokatzea - Camino Correia, Programa Europarren arduraduna. ZABALA Innovation Consulting

Nafarroako ahalmena ingurumari berrian. Clusterren mahai-ingurua - Javier Belarra, ACAN; Sandra Aguirre, Nagrifood; Manuel Rodriguez, Enercluster; Mar González, Functional Print); Sara Manzano, Salud-Aditech

Eztabaida. Galderetarako tartea.

13:45 - 14:00 Amaiera - Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria

fin contenido web