Castellano | Euskara | Français | English
Europar Batasuneko politika energetikoaren esparru berria
Ostirala, 2019ko apirilaren 12a | 12.00 - 14.00 | Kondestablearen Jauregia
Europar Batasuna bere politika energetikoaren esparrua berritzen ari da, energia garbiaren trantsizioa errazteko eta hura egokitzeko Parisen 2015ean izan zen Klima-aldaketari buruzko bilkuran hartutako konpromisoetara.
Politiken esparru berriak segurtasun erregulatzailea ematen du, bereziki energiaren eta klimaren lehen plan nazionalak sartuz, eta sustatuko ditu oinarrizko inbertsioak egitea sektore garrantzitsu horretan. Aldi berean, Europar Batasuneko bi helburu berri finkatu ditu 2030rako; alde batetik, energia berriztagarria gutxienez %32koa izan behar da urte horretarako, eta efizientzia energetikoaren helburua, berriz, gutxienez %32,5ekoa, eta 2023. urtean gorantz berrikusten ahalko da. Politika horiek guztiak inplementatzen direnean, Europar Batasuneko emisioak murriztuko dira: %45 inguru, 2030rako, 1990koarekin alderatuta (gaur dagoen %40 murrizteko helburuarekin alderatuta).
Paketean 8 legegintzako ekintza daude; honako hauek:
• Eraikinen efizientzia energetikoari buruzko Zuzentaraua
• Iturri berriztagarrietako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Zuzentaraua
• Efizientzia energetikoari buruzko Zuzentaraua
• Energia eta Klimaren aldeko Ekintza Batzeko gobernamenduaren erregelamendua
• Elektrizitateari buruzko Zuzentaraua
• Elektrizitateari buruzko Erregelamendua
• Elektrizitatearen sektoreko arriskuei aurre egiteko prestatzeari buruzko Erregelamendua
• Energiaren erregulatzaileen lankidetzarako Europar Batasuneko Agentziari buruzko Erregelamendua
Ostiraleko jardunaldian batez ere aztertuko da Energia Berriztagarriei buruzko Zuzentaraua, 2018ko abenduaren 21ean argitaratua; horren transposizioa 2021eko ekainaren 30erako egin behar da.
Egitaraua:
12:00 Jardunaldiaren hasiera
Nafarroako Klima Aldaketari buruzko Ibilbide-orria Europar Batasuneko politiken testuinguruan – Eva García Balaguer, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusia
Topagune Iraunkorren aurkezpena eta Europar Batasuneko energia garbiaren legegintzako esparru berriaren testuingurua – Mikel Irujo Amezaga, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria
Iturri berriztagarrietako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Zuzentarau berria – Cecilia Wolluschek, Enercluster proiektuen zuzendaria