(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak azken sei urtetako jaitsierarik handiena izan du langabezian ostirala, 2007.eko maiatzak 4

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaur goizean emandako 2007ko apirilaren datuen arabera, martxoan baino 1.673 langabe gutxiago egon da (%7,74ko jaitsiera); hortaz, Nafarroan dagoen langabe kopurua 19.938 pertsonakoa da (7.263 gizon eta 12.675 emakume). Nafarroak bigarren jaitsierarik handiena izan du erkidegoen artean, Balearren atzetik kokatu baita. Gainera, estatu mailan egondako langabezi jaitsiera baino askoz ere handiagoa izan da (%1,76).


Datu hauek positiboak izan dira Nafarroako Gobernuko Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilari José Javier Armendáriz Quelentzat, eta nabarmendu du Foru Erkidegoan azken sei urtetan apirilean egondako jaitsierarik handiena izan dela. Kontseilariak adierazi du apirileko langabeziaren jaitsiera bizia eta orokorra izan dela sektore guztietan, bereziki gazteengan, Nafarroako eskualde guztietan eta ekonomiaren ekoizpen sektore orotan.


Armendárizek 25 urtetik beherakoen langabeziaren jaitsiera nabarmendu du bereziki, %11,3koa izan delako, eta gizon (%9,61) eta emakumeen artean (%6,64) egondakoa baino askoz ere handiagoa izan da. Kontseilariaren ustez, horrek indartzen du Nafarroaren egoera, gazteen artean langabezia tasarik txikiena duen Espainiako erkidego gisa. Gauza bera gertatu da langabezia tasa orokorrean, gizon nahiz emakumeengan.


 Industria kontseilariak azpimarratu du Nafarroako lan merkatuaren bilakaeraren inguruan emandako azken datuak, EPA nahiz apirila, aldekoak direla. "Foru Erkidegoaren ekonomia lanpostu berriak sortzen ari da azken hilabeteetan, eta ,garrantzitsuena dena, kalitate hobeko enplegua". Zentzu honetan, Armendárizek adierazi du kontratu finkoak gehitu direla, eta behin-behinekotasuna eta laneko ezbehar-kopurua txikiagotu direla.


Ekoizpen sektoreen bilakaerari dagokionez, nekazaritza arloan, 54 langabetu gutxiago dago (%12); industrian, 306 (%7); eraikuntzan, 201 (%10), eta zerbitzuetan, 1.065 pertsona (%7,6). Aurretik enplegua ez zuten pertsonei dagokienez, 46 langabe gutxiago egon da (%3,8).


Apirileko beste aldagai batzuk


Enpleguko lurralde-unitateen arabera, langabezia eremu guztietan jaitsi da: Lodosa (%18,51), Lizarra (%10,48), Tafalla (9,41%), Doneztebe (%8,01), Iruña (7,68%), Tutera (5,11%), Agoitz (5,04 %) eta Altsasu (3,50%).


Ekonomi jardueraren sektoreen arabera, langabezia ia guztietan jaitsi da: Beste enpresa-jarduerak (ABEak barne), Eraikuntza, Janari Industria, Merkataritza, Ostalaritza, Administrazio Publikoa, Elkartze Jarduerak, Olgeta Jarduerak eta Osasun jarduerak.


Sexuari dagokionez, 12.675 emakume daude langabezian, eta aurreko hilabetearen aldean %6,64 jaitsi da. Bestalde, 7.263 gizon daude langabean, eta %9,61 jaitsi da. Adin taldeen arabera, 25 urtetik beherako 2.176 langabe dago (%11,33ko jaitsiera), eta 25 urtetik gorako 17.762 langabe (%7,28ko jaitsiera).


 2006eko apirilaren aldean, 1.103 langabe gutxiago dago balio absolutuetan; hortaz, balio erlatiboetan, %5,24an kokatu da langabezia. Jaitsiera hau azken 5 urtetan egondako handiena da, eta 2005eko azarotik eten gabe eta urtetik urtera egondako langabeziaren jaitsiera berretsi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa