Castellano | Euskara | Français | English
Osasun kontseilari María Kutz Peironcelyk Nafarroan laguntza kardiologikoa garatzeko plana aurkeztu du gaur goizean. Helburu hori betetzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuko (Osasunbidea) lau ospitaleek elkarlanean lan egingo dute.
Gauerditik Nafarroako iparraldean bereziki dagoen eurite eta ekaitz denboraleak uholdeak eragin ditu ibai ibilguetatik hurbil dauden lekuetan eta etxabeetan. Gainera, Baztan-Bidasoa eskualdetik arazoak egon dira zirkulazioan.
Nafarroako Zerga Ogasunak 8.138 hitzordu eman ditu errentaren aitorpena egiteko 2006ko kanpainako lehen egunean; izan ere, gaur, maiatzak 4, hasi da, eta ekainaren 26ra arte egin ahal izango da. Hitzordu horien laurdena internet bidez eskatu dira.
Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaur goizean emandako 2007ko apirilaren datuen arabera, martxoan baino 1.673 langabe gutxiago egon da (%7,74ko jaitsiera); hortaz, Nafarroan dagoen langabe kopurua 19.938 pertsonakoa da (7.263 gizon eta 12.675 emakume). Nafarroak bigarren jaitsierarik handiena izan du erkidegoen artean, Balearren atzetik kokatu baita. Gainera, estatu mailan egondako langabezi jaitsiera baino askoz ere handiagoa izan da (%1,76).