(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako iparraldeko zenbait errepidetan trafiko arazoak daude denboralearengatik ostirala, 2007.eko maiatzak 4

Gauerditik Nafarroako iparraldean bereziki dagoen eurite eta ekaitz denboraleak uholdeak eragin ditu ibai ibilguetatik hurbil dauden lekuetan eta etxabeetan. Gainera, Baztan-Bidasoa eskualdetik arazoak egon dira zirkulazioan.


Baztan-Bidasoa eskualdeko bi errepide nagusiak, N-121-A (Iruña-Behobia) eta N-121-B (Iruña-Frantzia, Dantxarineatik) moztuta zeunden trafikoarentzat prentsa ohar hau idatzi denean, 13:30ean.


N-121-B, Iruña-Frantzia (Dantxarineatik), moztuta dago Baztan ibaia gainezkatu delako 51 eta 57 kilometro-puntuetan (Irurita eta Arraiotzen). Hortaz, Elizondora joateko edo handik Iruñera joateko Berroetako errepidetik egin beharko da, eta Arraiotzeko iparraldeko herriekin lotzeko NA-4453 errepidea hartu behar da: Mugairi-Otsondo-Orabidea.


Iruña-Behobia errepidea (N-121-A), moztuta egon da Iruñerako bidean 10:15etik 12:15era gutxi gorabehera, 56,5 kilometro-puntuan (Ventas de Igantzi). Ordubetez ireki da berriz Bidasoa ibaiaren maila jaistean, baina 13:15ean berriz moztu behar izan da, baina kasu honetan bi norabideetan. Hortaz, gomendatzen da Leitzarango autobia (A-15) hartzea Iruña eta Donostia edo Frantzia artean.


Gainera, 13:00ean, errepide berean, Lantzen parean, bidea moztera behartu duten arazoak konpondu dira. Han, Prentsa Kabineteak jakinarazi duen istripua egon zen, hildako eta guzti, eta horren ondorioz bide bat moztu behar izan zen (Behobiarantz irekita egon da, eta Ultzamako errepidetik desbideratu da, Iruñerako noranzkoan).


Nafarroako bigarren mailako errepide sarean, ondorengo errepideetan arazoak daude:


- NA-1300, Irurtzun-Lekunberri, 7,5 kilometro-puntuan moztuta dago, ibaia gainezkatu delako.


- NA-4401, Zugarramurdira sartzeko, ordezko pasagunea dago 3,400 KPn, lur-jausiengatik (9:15 arte moztuta egon da bi noranzkoetan).


Gainera, Leitza-Santesteban NA-170 errepideak eta uholde arazoak izan ditu goizean zehar, eta moztuta egon da 12:30 arte 20 eta 23 PKetan lur-jausiengatik.


Nafarroako Gobernuak Erkidegoko iparraldeko errepideetatik joan nahi diren herritarrei gomendatu die aurretik egoera kontsultatzea 900-400 100 doako telefonoan, eta www.navarra.es orrialdean, etengabe eguneratzen ari baita Nafarroako errepideen egoeraren inguruko informazioa.


Badaezpadako husteak Elizondon


Nafarroako Larrialdietako Agentziak (ANE) eta Foruzaintzak jasotako informazioen arabera, uholde arazorik handienak herri hauetan egon dira: Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar eta Baztan (nagusiki Elizondo eta Arraiotz herrietan).


Nafarroako Gobernuko su-hiltzaileen eta Foruzainen jarduera nabarmenena Elizondon gertatu da; izan ere, Paularena auzoko zenbait etxebizitza hustu dituzte badaezpada, garaje komunitario batean gas-ihesa egon delako, ziurrenik denboralearengatik. Gas hornidura eten eta gero, auzokoak arazorik gabe itzuli diren euren etxeetara.


Halaber, Sos Navarra 112 zenbakian Foru Erkidegoko iparraldeko herritarren dei ugari jaso dira gau osoan eta goizean zehar, etxabeetan egondako uholdeen, eta denboraleak eragindako objektuen erorketen berri emateko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa