(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun kontseilariak Nafarroan laguntza kardiologikoa garatzeko plana aurkeztu du ostirala, 2007.eko maiatzak 4

Osasun kontseilari María Kutz Peironcelyk Nafarroan laguntza kardiologikoa garatzeko plana aurkeztu du gaur goizean. Helburu hori betetzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuko (Osasunbidea) lau ospitaleek elkarlanean lan egingo dute.


Nafarroako laguntza kardiologikoa abenduaren 26ko 380/2000 foru dekretuak arautzen du, non Bihotzaren Gune Klinikoaren egitura eta funtzionamendua ezartzen baita. Gaur goizean aurkeztutako plana foru dekretu honen edukiaren garapena da, zazpi urte hauetan lortutako esperientzia kontuan hartuta.


 Planaren ildo nagusienak ondorengoak dira:


- Lehenengoz, Nafarroako Laguntza Kardiologikorako Batzordea sortu zen, kide hauekin: SNS-Oko Laguntza Espezializatuko zuzendaria, presidente gisa arituko dena; Nafarroako Bihotzaren Guneko zuzendaria; Lehen mailako arretako zuzendaria eta Navarra, Virgen del Camino, García Orcoyen eta Reina Sofía ospitaleetako zuzendariak.


- Bigarrenez, urtean bitan gutxienez bilduko den batzorde honen funtzioak honakoak dira: Nafarroako laguntza kardiologikoaren ildo estrategikoak definitzea; irizpideak ezartzea zainketa kardiologikoen jarraipena errazteko; bihotzeko gaixoen arreta integrala ebaluatzea, antolatzea eta koordinatzea, prebentziotik tratamendurik aurreratuenera; SNS-Oren antolaketa-aldaketak proposatzea kardiologiaren arloan, eta kudeaketa klinikoaren helburuak ebaluatzea ospitaleetako zuzendariekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa