Castellano | Euskara | Français | English
Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Mª José Fernández Lizarrako alkateak, Ángel Martín Duquek, Ángel Sesmak eta Mª Carmen Lacarrak Lizarrako Erdi Aroko Ikerketen Astearen hurrengo edizioko programa aurkeztu dute, hain zuzen ere, uztailaren 16tik 20ra egingo dena. Horrez gain, iazko edizioko aktak eta José María Lacarraren lan sakabanatuen bildumako lehen liburukia, bere jaiotzaren mendeurrena dela-eta argitaratu dena, aurkeztu dituzte.
Luis Campoy Zueco Hezkuntza kontseilariak, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, "Zentro Bikaina" aitorpena eman die "Kalitatearen Kudeaketa Sistemak" ezartzeko programan parte hartu eta kasuan kasuko auditoretza gainditu duten bigarren hezkuntzako 18 instituturi.
Foru Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak prebentzio-kontrolen kanpaina planifikatu dute datorren asterako. Maiatzaren 14a eta 18a bitartean egingo dira, koordinazio- eta lankidetza-ekimenari eutsiz. Oraingoan, gidariaren eta ibilgailuaren dokumentazioa kontrolatzeaz gain, gidatzen den bitartean mugikorra erabiltzen den eta segurtasun-uhalak eta haurrentzako aulkitxoak edo atxikitze-sistemak erabiltzen diren kontrolatuko da.