Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten funtzionarioek eta langile publikoek bihar sindikatuko hauteskundeak antolatuko dituzte. Deialdia 22.750 funtzionarioei, estatutarioei, administrazio kontratatuei, eta lan kontratua duten 754 langileri, finkoei eta aldi baterako langileri egin zaie. Guztira 23.504 lagun.
Sanz Presidenteak esan du Itoitz urtegiko eta Nafarroako Kanalaren lanekin lotutako jarduera guztien amaierako helburua Foru Komunitateko lurralde oreka hobetzea dela. Horren garapen prozesua nabarmena izango da landa-munduan. Presidenteak hori guztia adierazi du hitzaldi baten bidez XXV. Ureztatzeen Batzar Nazionalaren hasierako ekitaldian. Presidentearekin batera honako hauek izan dira: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilaria, Javier Echarte Echarte; Iruñeko Udalaren Proiektuen Arloko zinegotzia, Javier López Rodrigo; eta Espainiako Ureztatze eta Drainatzeen Elkartearen presidentea, José Eduardo Torres Sotelo.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta Nafarroako Langileen Batasun Nagusia eta Nafarroako Lan Komisioak sindikatuek gaur eguerdian sinatu dute 2005-2007 Nafarroako III. Enplegu Plana 2008. urte arte luzatzeko hitzarmena. Aipatutako programa luzatu da egungoa (2007ko abenduaren 31) amaitu baino lehen enplegu plan berri bat negoziatzeko hainbat oztopo izan daitekeelako eta oso horretarako oso denbora gutxi izango delako Nafarroako Gobernu berri eratzen denetik 2008. urteko Aurrekontu Orokorren proiektua burutzen den arte.