(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak uste du Itoitz – Nafarroako Kanalaren lanari esker Foru Komunitateko zati handi baten garapena emango dela asteartea, 2007.eko maiatzak 15

Sanz Presidenteak esan du Itoitz urtegiko eta Nafarroako Kanalaren lanekin lotutako jarduera guztien amaierako helburua Foru Komunitateko lurralde oreka hobetzea dela. Horren garapen prozesua nabarmena izango da landa-munduan. Presidenteak hori guztia adierazi du hitzaldi baten bidez XXV. Ureztatzeen Batzar Nazionalaren hasierako ekitaldian. Presidentearekin batera honako hauek izan dira: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilaria, Javier Echarte Echarte; Iruñeko Udalaren Proiektuen Arloko zinegotzia, Javier López Rodrigo; eta Espainiako Ureztatze eta Drainatzeen Elkartearen presidentea, José Eduardo Torres Sotelo.


Ezkerretik eskumara eserita, Javier López Rodríguez, Echarte Kontseilaria, Sanz Presidentea eta José Eduardo Torres Sotelo. ( irudia handitu )

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Presidenteak gogorazi du orain abian jarriko den urtegia 2008. urtean hasiko dela ustiatzen eta Nafarroako Kanalaren 117 kilometroetatik 68 kontratu direla eta horietatik 35 zerbitzuan daudela eta horietatik Tiebaseko tratamenduko planta elikatzen dela Iruñeko Eskualdeko gizaki-hornikuntzarako, 350.000 biztanle baino gehiagorekin.


Halaber, Presidenteak aipatu du ureztatze-esparruan, iaztik, 1.164 hektareei zerbitzua ematen ari zaiela Valdizarben (I. Sektorea) eta aurten, 2007. urtea, II.1. Sektoreko lehenengo hektareei hornitu ahal izango zaiela, 1.100 inguru, eta II.2 eta III. Sektorea eraikitzen hasiko direla Artaxoan. Azkeneko bi sektoreek 4.500 hektarea izango dituzte.


Datu hauen bidez, Presidenteak Batzarreko bertaratutakoei adierazi die Itoitz urtegia – Nafarroako Kanalak harrobi bat eratuko dutela eta hortik nekazaritza-industria esparruko enpresa ekimen aitzindariak sortuko direla. Horien bidez existitzen diren industriak sendotuko eta hobetuko dituzte, industria agronergetiko berriak bultzatuko dituzte, kultura ekintzailea suspertuko dute nekazaritza eta kooperatiba ustiaketen eremuan eta azkenik, aurrekoekin lotutako zerbitzu enpresak sortuko dira. Azken horri esker, ekoizpen sare lotua eta lehiakorra sortuko da.


Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari hornitutako ura dela eta, martxoan Nafarroako Kanaleko Erakunde Erabiltzaileen Partzuergoa eratu zen, ura herriei hornitzeko. Gauza bera gertatu da Nafarroako Kanalaren Ureztatzeen Komunitate Nagusian. Foru exekutiboak azken horri 36.000 litro ur eman dizkio segundo bakoitzeko, Itoitzeko urtegitik. Horrekin guztiarekin batera kontuan hartu behar da Nafarroako Kanalak askotariko industria orientazio dituen industria lurzoruko 650 hektareen ur premiak ase ahal izango dituela. Horien artean nekazaritza industriala eta energetikoa aipatu behar dira. Hain zuzen ere, azken horri interes berezia eman zaio Kanaleko lehenengo fasean, izan ere, 20.000 hektarea baino gehiago sail ureztatuan landatuko dira, energia eten egin gabe, ureztatu daitekeen zonaldeko kanala presioan menperatzen delako. Ezaugarri hori eta Caparrosoko bio-erregaien plantatik gertu dagoela kontuan hartuta, zalantzarik gabe, efektu sinergikoak sortuko ditu, Nafarroako Gobernuaren Presidentearen esanetan.


Baluarte Aretoaren irudia. ( irudia handitu )

Batzarra ireki ondoren, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, Jesús María Echeverría Azcona, hitzaldi bat eman du "Concesión de obras públicas para la construcción y explotación de la zona regable del Canal de Navarra" izenburupean. Hain zuzen ere, azpimarratu du administrazio eta elkarte publiko guztiek ezagutzen dutela ureztatzeen lanak tradiziozko aurrekontuen bidez finantzatzeko eta burutzeko prozesua, nahiz eta bide horretatik kanpo beste batzuk existitu, esate baterako: metodo alemana edo ordainketa atzeratua, eta herri lanen emakidaren sistema bai bidesariaren bidez (Espainia guztian autopistak eraikitzeko erabili den eskema), eta bai itzaleko bidesariaren bidez, Iruña-Logroño Autobian Nafarroako Foru Komunitateak erabilita.
Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa