(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hainbat ekimen aurkeztu du teknologia berrien erabilera sustatzeko asteartea, 2007.eko maiatzak 22

Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanes, eta Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zueco, gaur eguerdiko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuaren ekimenak aurkeztu dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko, besteak bete, Avanza Planean barneratutakoak edo USB konexioa duten audifonoak Batxilergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako Goi Zikloko ikasleei entregatzea. Era berean, aurkeztu dituzte Internet erabiltzeari buruzko inkestaren datuak, aipatutako mailen ikasleei egina. Horren arabera, ikasleen %90ak ordenagailua eta Interneteko konexioa du etxean.


Ordenagailuak ematen.

Kontseilari biek zozkeatutako portatilak ematen. ( irudia handitu )

"2007ko Interneteko Egunaren" antolaketa dela eta, maiatzak 17, Nafarroako Gobernuak hainbat ekimen antolatu zuen Internet biztanleen artean zabaltzeko eta sustatzeko. Ekimen horietatik bi Batxilergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako Goi Zikloetako ikasleei zuzendu zaizkie: maila hauetako 6.890 ikasleri USB konexioa duen audifonoak banatzea, eta Internet erabilerari buruzko inkesta bat egitea.


USB konexioa duen audifonoari esker, Internet bidez etenik gabeko telefonozko solasaldi bat mantendu daiteke, USB atakaren bidez ohiko baliabideetara konektatuz, VoIP, Skype edo MSN-rekin solasaldiak mantentzeko, besteak beste. Horretaz gain, ohiko ordenagailu pertsonal baten bidez egindako bideokonferentzia baten audioa emateko aukera eskaintzen du. Guztira, 6.890 audifono entregatuko dira. Orain arte, dagoeneko 5.800 ikaslek jaso dituzte.


On line inkesta maiatzaren 17an egin zen eta bertan, Internet atzipenari eta erabilerari buruzko galderak planteatzen ziren. Parte-hartzaileen artean, bi ordenagailu eramangarri zozketatu dira, bat inkestan parte hartu dutenen artean (irabazlea Javier Ezquer Ilundáin izan da), eta bestea irabazlea matrikulatuta dagoen eskolarako, Basoko B.H.I.


Inkestan 30 eskolek eta 434 ikaslek hartu dute parte, eta horren arabera, maila hauetako ikasleen %90ak ordenagailua eta Interneteko konexioa dute etxean, eta %57ak Internet erabiltzen dute duela 5 urte baino gehiago. %52ak Internet erabili zuen klasean azkeneko astean, eta %42ak dio sarean sartzen dela ikasketei buruzko informazioa bilatzeko. Inkesta egindakoen %92-ren ustez Interneteko erabilera oso garrantzitsua da ikasketa-prestakuntza osatzeko.


"Ciudadanía Digital", "Pyme digital" eta "Difusión del DNI electrónico" programak, Exekutiboak atzeko bilkuran ontzat emanak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa eta Foru Komunitatearen artean sinatutako Lankidetza Planaren barne hartzen dira, Avanza Plana garatzeko. Programa horiek finantzatzeko foru Gobernuak 1.344.619 eurotako gastua ontzat eman du.


Informazioaren gizartea eta batasuna Europarekin eta autonomia erkidegoen artean garatzeko Avanza Planak, Gobernu nagusiak sustatuta, honako hau du helburu: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (ikt) egoki erabiltzea ekoizpena eta lehiakortasuna areagotzea oinarri hartzen duen ekonomia hedapeneko eredu baten alde egiteko, gizarte berdintasuna, herrien oreka eta ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzeko.


2006ko ekainaren 27an, Nafarroako Gobernuak Industria Ministerioarekin lankidetza Plana sinatu zuen Avanza Plana garatzeko. Hura urteko planen bidez garatzen da, eranskin izenekoak, eta Gobernu nagusiaren eta autonomia erkidegoen artean finantzatzen dira. Nafarroan, 2006. urtean, IKT sustatzeko eranskina aplikatu zen biztanleen artean, "Acércate a l@s TIC" izenarekin. Horri esker, 2006. urtean, 1.153 lagunek teknologia berrien erabiltzeari buruzko prestaketa jaso dute.


Programa edo eranskin hau 2007. urtean luzatu da "Ciudadanía Digital" izenarekin eta 438.553 eurotako gastuaren zuzkidurarekin. Bertako jardueren artean, "Conecta Rochapea" proiektua hartu du barne, gizarte baztertzearen arriskuan dauden pertsonentzat zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren, urtetik urterako diru-laguntzarekin. Horretaz gain, eranskinak "Servicios Interactivos de Televisión Digital Terrestre" programa hartzen du barne. Hark telebista digitalean eduki interatiboak txertatzeko aplikazioak garatuko ditu, eta horrela, komunikazio bide berri bat sustatuko da foru Administrazioaren eta hiritarren artean.


"Pyme digital" eranskinaren bidez, (horretarako 528.789 eurotako gastua onetsi da), negozio elektronikoa bultzatu nahi da Nafarroako enpresa sektorean, Informazio Gizarterako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN) gauzatuko dituzten jardueren bidez.


Azkenik, "Difusión del DNI electrónico" eranskinarekin (horretarako 402.077 eurotako partida ontzat eman da), biztanleak dokumentu honekiko gehiago sentsibilizatu, nortasun digitala bultzatu eta horren erabilera sustatu nahi da Administrazioko kudeaketetan.


Iribarren kontseilariak, era beran, Erabakiari erreferentzia egin nahi izan dio. Horren bidez, Toki Administrazioko Departamentuari Iruñeko Eskualdearen Mankomunitatearekin hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen zaio, akreditazio sistema bat ezartzeko, eskualdeko hiri garraioko, eta hala dagokionean, beste udal zerbitzuetako tarifen pertsona onuradunak identifikatzeko.


Azkenik, Nafarroako Gobernuaren presidenteordeak Foru Komunitateko lurraldeko Banda Zabaleko Planari eta TDT telebistari buruzko informazioko bi web berriak aurkeztu ditu. Orri horietara Informazioko Gizartearen Behategiko orritik sartzen da: www.cfnavarra.es/observatorioSI

Dokumentazioa:
Encuesta sobre Internet
Observatorio de la SI

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa