Castellano | Euskara | Français | English
Abian jarri zenetik, zazpi hilabetetan 4.504 diagnostiko proba egin ditu eta Iruñetik kanpo bizi diren 861 gaixo lekutik mugitu behar izatea saihestu du
Nafarroako Gobernuak atzo Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioaren aurrean eskatu zuen "Nafarroako Olioa" Babestutako Jatorri Deitura aitortzeko eskatu zuen, Europa mailan aitortzeko lehenengo urrats moduan. Babestutako eremu geografikoak guztira 135 udalerri eta Errege Bardea lurraldea hartuko ditu barne.
Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanes, eta Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zueco, gaur eguerdiko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuaren ekimenak aurkeztu dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko, besteak bete, Avanza Planean barneratutakoak edo USB konexioa duten audifonoak Batxilergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako Goi Zikloko ikasleei entregatzea. Era berean, aurkeztu dituzte Internet erabiltzeari buruzko inkestaren datuak, aipatutako mailen ikasleei egina. Horren arabera, ikasleen %90ak ordenagailua eta Interneteko konexioa du etxean.