Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari osasun material suntsigarriaren horniketa kontratatu dezan 2008rako (laparoskopia eta jostura mekanikoen materiala). Kontratua urtero luzatzen ahal da 2010eko abenduaren 31ra arte, bi aldeak ados egonda. Kontratazioaren aurrekontua aipatu hiru urteetarako 7,8 milioi eurokoa da, BEZa barne.
Gobernuak erabaki bat hartu du 10,40 milioi euroko hainbat urtetarako gastua onesteko nekazaritza ekologikorako eta 4,97 milioi euroko gastua abeltzaintzako ingurumeneko dirulaguntzetarako 2007-2011 aldirako.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako 43 herrik parte hartu dute "Udalak, festetan ere, berdintasunaren alde" kanpainaren hirugarren edizioan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBIren) bidez abian jarritakoa. Aurtengo goiburua hauxe izan da: "Eta festetan…¿zer?: elkarbanatu festa...eta lana, eta Ezetza, beti da...ezetz!
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari 42.640 euroko dirulaguntzan eman diezaion Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) Esperientziaren Ikasgela izeneko prestakuntza programa garatzeko 2007an zehar.
Javier De la Merced Artanga, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuko Eledun Alberto Catalán Higuerasen Kabinete burua da.
Nafarroako Gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegia aldatzen duen foru lege-proiektu bat, eta alarguntsa-pentsioengatiko kenkariak arautzen dituen foru-dekretua onartu ditu gaurko bilkuran.
Afganistanen izandako eraso baten ondorioz espainiar soldadu biren heriotza dela-eta, Nafarroako Gobernuak haren doluminak erakutsi dizkie familiakoei eta azkar osatzea opa die ekintza berean zauriturik izan diren beste militarrei.