(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Departamentuarteko Batzorde bat sortu da enpresen zerbitzuak aske emateari buruzko Erkidegoko Zuzentaraua berriz ezartzeko Europar Batasunean astelehena, 2007.eko urriak 29

Nafarroako Gobernuak Departamentuarteko Batzorde bat sortzeko erabakia onetsi du gaur goizeko bilkuran. Horren helburua da Europako Parlamentuko eta Kontseiluaren 2006/123/EB Erkidegoko Zuzentaraua, enpresei EB barruko merkatuan zerbitzuak aske ematea eragozten dieten hesiak kentzeari buruzkoa, berriz ezartzea.


Jakin badakigunez, Europar Batasunak lau askatasun nagusi agertzen ditu kideak diren herrialde guztietarako: zirkulatzeko askatasuna pertsonentzat, eta kapitalak, langileak eta zerbitzuak mugitzeko askatasuna. Erkidegoko legediak dagoeneko lehen hiru askatasunak bermatzen dituzten arauak garatu dituen arren, 2006. urtean, aipatu erkidegoko zuzentarau onetsi zuen. Horren arabera, herrialdeek hemendik hiru urtetara legedia berriz ezarri beharko dute, askatasuna eraginkorra izan dadin, hiritarrek nahiz enpresek, eta bereziki enpresa txiki eta ertainek, merkatu askatasunean eta baldintza berdinekin lehiatu ahal izateko Europar Batasuneko barne merkatuan zerbitzuak ematean.


Gaur egun, toki nahiz eskualde-arautegi askok, baita arautegi nazionalek ere, eragozpenak (edo bertako edo Estatuko enpresei jartzen ez zaizkien baldintzak) jartzen dituzte Europar Batasuneko beste herrialdeetako kideek zerbitzuak ematerako orduan. Gauza bera egiten dute zenbait administrazio publikok sektore pribaturako kontratatutako zerbitzuekin eta hornidurekin.


Aipatu Europako zuzentarauak, horri dagokionez, hiru helburu ditu: Europar Batasuneko enpresa guztiei eskatutako baldintzak berdintzea eta sinplifikatzea, jatorri herrialdea kontuan hartu gabe; "Europako leihatila bakarrak" sortzea, horien bidez, Europako barne merkatuan eman behar diren zerbitzu horietarako eskatutako betebeharretan parte hartzeko, eta horiek betetzeko; eta administrazio publikoek baliabide elektronikoen eta internet bidez "leihatila bakarreko" laguntza hori eskaintzea.


Nafarroak zuzentarau hori berriz ezartzeko garatu beharreko lanak


Nafarroako Gobernuak Departamentuarteko Batzorde bat sortzeko gaur hartutako erabakiarekin, Foru Komunitatean Europako zuzentarau hori ezartzeko lanak hasi dira.


Departamentuarteko Batzordeko presidentea Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusi Lola Eguren Apesteguía izango da, eta presidenteordea, aldiz, Lehendakaritzako zuzendari nagusi Ildefonso Sebastián Labayen izango da. Halaber, Batzordeko kideak izango dira, besteak beste, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia, Toki Administrazioaren zuzendari nagusia eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia. Bestalde, José Miguel Gorricho Ochoa, Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde Batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuko zuzendaria izango da idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe jardungo duena.


Batzorde honen lanak zuzentarauak berak aurreikusten dituen hiru fasetan egituratuko dira:


- lehen fasea: zuzentarauak eragindako foru eta toki legediaren ebaluazioa, identifikazioa eta harek debekatutako baldintzak kentzea. Ezar daitekeen arautegiaren izaera dela eta hala behar denean, Estatuaren laguntza izango du. Fase honen amaieran ebaluazio txosten bat egin beharko da, non Foru Komunitatean kendu, aldatu edo justifikatu behar diren arauzko edo legezko arautegia eta prozedurak adieraziko baita. Txosten hori, Ekonomia eta Ogasun Ministerioan aurkeztuko dira, eta honek Gobernuaren Ekonomia Gaitetarako Batzorde Delegatuari (CDGAE) aurkeztuko dio. CDGAEk txostena onetsi eta gero, arautegia aldatzeari ekingo zaio, eta zuzentaraua ezartzeko beste edozein prozesutan bezala, Zerbitzuen Zuzentarauak ezartzen dituzten arauak jakinarazi beharko zaizkio Europako Batzordeari, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren bidez.


- bigarren fasea: zerbitzu jarduera bat eskuratzeko edo horretan jarduteko beharrezkoak diren prozedurak eta izapideak erraztea; ebaluazioa fasearekin batera egin ahal izateko. Errazte honek, barne hartzen du, besteak beste, jatorrizko dokumentuak edo konpultsatutako itzulpenak erakutsi behar ez izatea, interes orokorreko arrazoiengatik ez bada salbu; Nafarroako "leihatila bakarra" ezartzea; eta zerbitzuen informazio guztia bide elektronikoaren bidez eskaintzea, eta prozedura guztiak "on line" bideratzeko aukera ematea.


- hirugarren fasea: administrazioen arteko lankidetza beste Estatu batek edozein enpresaren inguruan eskatutako egiaztapenak edo ikuspenak egiteko, bere lurraldean egiten diren zerbitzuen jarduerak ikuskatuz, osasunean, pertsonengan eta ingurumenean kalte larriak izan ditzaketen mehatxuen aurrean alerta mekanismoak ezarriz, zerbitzuak ematen dituenaren ohorearen inguruko informazio emanez (administrazio zehapenak, zigor penalak, kaudimen gabeziak eta zerbitzuak ematen dituena dagoen lehiaketa-prozedurak); hortaz, Estatu kideen artean informazioa trukatzea protokolizatuz eta erraztuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa