Castellano | Euskara | Français | English
Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, 2008rako 200.000 euroko gastua egiteko baimena ematen da, nekazaritza sektorean egindako inbertsioak diruz laguntzeko. Kasu honetan, Nafarroako traktore eta uzta-makinak berritzeko bideratuko da.
Inaugurazioa azaroaren 9an izango da, eta geltokia 12an hasiko da ibiltzen. Bestalde, asteburuan, noria bat erabili ahal izango dute herritarrek, geltokiaren airetiko ikuspegia izan dezaten, eta baita erakusketa bat ere, proiektuaren bilakaeraren eta garapenaren inguruan.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan, besteak beste, Gobernuak ondoko gai hauek onetsi ditu:
Nafarroako Gobernuak onartutako Foru Dekretu baten arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak eman dira.
Nafarroako Gobernuak Departamentuarteko Batzorde bat sortzeko erabakia onetsi du gaur goizeko bilkuran. Horren helburua da Europako Parlamentuko eta Kontseiluaren 2006/123/EB Erkidegoko Zuzentaraua, enpresei EB barruko merkatuan zerbitzuak aske ematea eragozten dieten hesiak kentzeari buruzkoa, berriz ezartzea.