(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuak larrialdietarako bitartekoak hobetu ditu, Soltxaga Anbulatorioa berritzeari esker asteartea, 2007.eko azaroak 27

Zerbitzu berria urtarrilean hasiko da jendea hartzen, eta Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko larrialdietako zerbitzuen osagarri izanen da


Solchaga anbulatorioa

Solchaga anbulatorioa. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria Soltxaga Anbulatorioko Larrialdietako Zerbitzua berritzeko lanak ikusten izan da, gaur goizean. Soltxaga Anbulatorioa Iruñeko II. Zabalgunean dago, eta zerbitzu berria urtarrilean abiatuko da.


Unitate horrek ospitaletik kanpoko larrialdiak artatzea du helburu, eta Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko larrialdietako zerbitzuen osagarri da. Lanegunetan arratsaldez eta gauez jarduten da, eta hogeita lau orduz jaiegunetan. Medikuntza orokorreko bi sendagilek, pediatra batek, eta hiru erizainek eskaintzen dute zerbitzua, hain zuzen. Lanegunetan 90 bat lagun artatzen dituzte, eguneko, eta 150 jaiegunetan (batez beste).


Soltxaga Anbulatorioko larrialdietako zerbitzu berriak medikuntza orokorreko kontsulta bat, pediatriako kontsulta bat, erizaintzako bi kontsulta, eta balio anitzeko hiru kontsulta (oftalmologiako eta gaixoak suspertzeko hornidura dutenak) ditu. Eriak sailkatzeko, eta larritasuna eta tratamendua diagnostikatzeko areto bat ere badu, eta baita laborategia eta X izpien aretoa ere. Hortaz, edozein motako larrialdiak artatu ahal izanen ditu zerbitzu berriak, lehen batean, eta ondoren, eriak ospitaleratu behar izanez gero, Iruñeko bi ospitaletako batera bideratuko ditu.


Larrialdietako zerbitzu berriaren diseinuari dagokionez, kolore beroak eta goxoak erabili dituzte, eriak eroso sentiarazteko. Korridoreak eta ateak zabalak dira, joan-etorriak errazago egin ahal izateko. Aretoak elkarri lotuta daude, bitartekoak eta erien arreta hobeto integratzearren. Zerbitzu berriaren azalera 453 metro koadrokoa da, bi solairutan banatuta (lehenagoko zerbitzuak 350 metro koadro zituen). Behe solairua eraikineko sarrera nagusiko eskuineko aldean dago, eta eriak artatzea du helburu. Gaineko solairua, berriz, osasun arloko profesionalen eremua da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa