(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Aratzuri-Orkoien industrialdea” izeneko Udalaz gaindiko Proiektu Sektorialeko 70. artikulua aldatzeko txostena onartu du Nafarroako Gobernuak

asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Aldaketaren helburua da etorkizunean “Volkswagen Navarra, S.A.” enpresako langileentzako haurtzaindegia eraiki ahal izatea


Nafarroako Gobernuak “Aratzuri-Orkoien industrialdea” izeneko Udalaz gaindiko Proiektu Sektorialeko 70. artikulua aldatzeko txostena onartu du. Aldaketa “Volkswagen Navarra, S.A.” enpresako langileek proposatu zuten, enpresako langileentzako haurtzaindegia eraiki ahal izateko.


Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 22an egin zuen bileran, Aratzuri-Orkoien industrialdea” izeneko Udalaz gaindiko Proiektu Sektorialeko 70. artikulua aldatzeko txostenaren izapideak abian jartzea erabaki zuen. Aipaturiko artikulua 1. Eremuko C Aldeko arautegiari buruzkoa da; hots, automobil fabrikaren iparraldeko sarreraren alboan ("Hornitzaileen parkea" izeneko industrialde berritik joanda) dagoen eremuko arautegiari buruzkoa. Erabakia 2007ko azaroaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 139.ean, argitaratu zuten, eta txostena jendaurrean egon den aldian, ez dute alegaziorik aurkeztu.


Honako aldaketa hau proposatu dute, 70. artikuluari begira: "ekipamendu erabilera esleitu dakiola aipatutako eremuari, etorkizunean haurtzaindegia eraiki dadin "Volkswagen Navarra, S.A." enpresako langileentzat, eta, behar denean, industrialdeko beste enpresa batzuetako langileentzat".


Lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitea gero eta zailagoa da, eta ondorioz, Administrazioaren hainbat eremu zailtasun horiei aurre egiteko ekimenak proposatzen ari dira. "Volkswagen Navarra, S.A." enpresak ere bat egin nahi du ekimen horiekin, eta beraz, neurriak hartu nahi ditu laneko bizitza eta familiako erantzukizunak bateragarri egiteko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa