Castellano | Euskara | Français | English
Tiebas-Muru Artederretako Txikito eta “de Arriba” auzoetako kaleen zolatze lanak 2005-2008 aldirako Tokiko Azpiegituren Planaren barrenean sartuko dira. Horrela erabaki du Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio zuzendari nagusiaren ebazpen baten kontra hango Udalak aurretik egindako eskaera jasoz, izan ere, aipatu lanak planetik kanpo geldituak ziren.
Nafarroako Gobernuak 14,8 milioi inguru inbertituko ditu Foru Erkidegoko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako telekomunikazio zerbitzuetan heldu diren lau urteetan, aurreko urteetako datuak eta kontsumoaren joera ikusita Modernizazio eta Administrazio Elektronikorako Zuzendaritza Nagusiak egindako kostu estimazioaren arabera.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Lankidetza Protokoloa izenpetu du Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzar Nagusiekin, "Iratiko Eko-jomugako Begiratokien Proiektua" delakoaren lehenengo fasea gauzatzeko. Iratiko Oihana Erabiltzeko eta Kudeatzeko Planean bildu dituzten proiektuetako bat da, hain justu. Begiratokien proiektuko lehenengo faserako, 237.500 euroko aurrekontu orokorra aurreikusi dute.
Gaur goizean, prentsaurrekoaren bitartez, Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko (ENAI) zuzendari kudeatzaileak aurkeztu du “Erronkari Ibarra: izena eta izana” liburua, Fernando Hualdek koordinatu duena.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi direnb gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak, hartu duen Erabakiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatutako "N-121-B errepidea egitea. Tartea: Irurita-Elizondo" izeneko Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala onartu du, eta aurkeztutako alegazioei irtenbidea eman die.
Aldaketaren helburua da etorkizunean “Volkswagen Navarra, S.A.” enpresako langileentzako haurtzaindegia eraiki ahal izatea
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Rocaforten Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteari hasiera ematen diona, industria eremu berria garatzeko hango industrialdea handitzeko xedez. Espedientea NASUINSA sozietate publikoak sustatua da.
556 lagunek Bulegora jo zuten edo telefonoz informazioa eskatu zuten, eta 510 herritarrek 2007an egindako arloz arloko sei programetan parte hartu zuten