(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu du Aezkoa eta Zaraitzu Ibarrekin, Iratiko Oihanean begiratokiak eraikitzeko asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Lankidetza Protokoloa izenpetu du Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzar Nagusiekin, "Iratiko Eko-jomugako Begiratokien Proiektua" delakoaren lehenengo fasea gauzatzeko. Iratiko Oihana Erabiltzeko eta Kudeatzeko Planean bildu dituzten proiektuetako bat da, hain justu. Begiratokien proiektuko lehenengo faserako, 237.500 euroko aurrekontu orokorra aurreikusi dute.


Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez onartu zuten, 2006ko abenduaren 11n, eta Kultura eta Turismo Departamentuak sostengua eman dio aipaturiko planeko neurrien garapenari (bere eskumenekoak diren neurriei dagokionez, noski). Era berean, sostengua eman die Iratiko Oihana Erabiltzeko eta Kudeatzeko Plana garatzeko neurriei ere.


Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzar Nagusiek egindako eskaera aztertu ondoren, Kultura eta Turismo Departamentuak interesgarritzat jo du proiektua, eta inbertsio osoaren %80 finantzatzea erabaki du (190.000 euro, hain justu). 2007ko partida 140.000 eurokoa izan da, eta 2008koak, berriz, beste 50.000 euro izanen ditu. Zenbateko horietatik, Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusiari 70.000 euro esleitu dizkiote, 2007ko partidaren baitan, eta beste 25.000 euro, 2008koaren baitan. Zaraitzu Ibarreko Batzar Nagusiari zenbateko berak esleitu dizkiote.


Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzar Nagusiek agindu dutenez, azpiegiturak 15 urtez mantenduko dituzte, gutxienez ere, eta gainerako inbertsioa (Nafarroako Gobernuak finantzatu ez duen zenbatekoa) euren gain hartuko dute.


Lanak egiteko kontratazioa 2008ko apirila baino lehen egin beharko dute, eta lanak 2008ko urriaren 30a baino lehen amaitu beharko dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa