(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Institutuak “Erronkari Ibarra: izena eta izana” liburua argitara eman du



asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Gaur goizean, prentsaurrekoaren bitartez, Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko (ENAI) zuzendari kudeatzaileak aurkeztu du “Erronkari Ibarra: izena eta izana” liburua, Fernando Hualdek koordinatu duena.


portada del libro

Portada del libro "Erronkari Ibarra: izena eta izana". ( irudia handitu )

Jakina denez, Euskararen Nafar Institutuaren oinarrizko helburua da Nafarroako euskalkiak gorde eta erabiltzeko jarduketa planak proposatzea eta haien ikerketa zabaltzea liburuen argitaratzearen bitartez. Argitalpen hauek ENAIk aginduta egiten dira eta eskualde jakin bateko euskalkia abiapuntutzat hartzen dute, modu dibulgatiboan aurkezteko. “Erronkari Ibarra: izena eta izana. Ibarreko historiaren gaineko ikusmira” liburua lan ildo honen barruan dago.


Liburuan Fernando Hualde Gallego, Erronkari Ibarreko historia, ohitura eta tradizioen inguruko ikertzaile eta hainbat artikuluren egileak iritzia eman eta koordinazio lana egin du.


Egileak Ibarreko geografiara, historiara eta heraldikara hurbiltzen gaitu. Ekonomia tradizionalerako hil ala bizikoak izan diren aldeei erreparatzen die, hala nola, artzaintza, transhumantzia edo basoetako ustiatzea. Arlo honen osagai berezietako bat azpimarratzen du: almadiena eta Eska eta Zaraitzu ibarren barnako egur-bidaiak. Pirinioetako ibarretako berariazko erakundea den Erronkari Ibarreko Batzarra zehazki aztertzen du. Beren ondare gehiena modu komunitarioan erabiltzen duten zazpi herriren elkartzean oinarri duen komunitate edo entitate politiko administratiboa da hau. Halaber eskualde horretako alde berezienak ere azaltzen ditu: janzkera tradizionala, lanbide zaharrak, aspaldiko sinismenak, Hiru Behien Zerga…


Orobat hainbat erronkariar ospetsuren aipu laburrak aurki ditzakegu, besteak beste, Julian Gayarre nazioartean ospe handiko tenorearena, Cipriano Barace jesuita, Boliviako indigenen babesle eta Trinidad hiriko fundatzailearena, Mariano Mendigatxa Erronkariko uskararen ikerketan Luis Luciano Bonaparte printzearen laguntzaile izan zenarena. Liburuaren azken zatiak Erronkariko uskararen osagai garrantzitsuenak azaltzen ditu, hiztunen lekukotasunak eta bertako lexikoaren glosarioa barne. Bukaeran CD-ROM bat dago Erronkari Ibarreko mapa toponimikoarekin.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa