(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Rocaforten Plan Sektoriala aldatuko da industria eremu berria garatzeko hango poligonoa handitzeko xedez

asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Rocaforten Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteari hasiera ematen diona, industria eremu berria garatzeko hango industrialdea handitzeko xedez. Espedientea NASUINSA sozietate publikoak sustatua da.


Aldaketaren helburua da Smurfit Kappa Navarra S.A. enpresaren lurren zati bat Plan Sektorialaren eremutik kentzea, izan ere haren hedapenerako beharrezkoa baita. Enpresa honen gaur egungo instalakuntza industrialak hiri-lurzoru industrialtzat jotako lurzoruan kokatuta daude, indarrean dagoen udal-planeamenduaren arabera. Enpresaren lur horiek, haren instalakuntzak handitzeko beharrezkoak direnak, Plan sektorialaren barrenean sartzeak kalte egiten ahal dio enpresari inolako beharrik gabe, eta beste aldetik Plan Sektorialaren hirigintza-baldintzek ez dituzte betetzen haren instalakuntzak handitzeko dituen behar berariazkoak. Zentzu horretan, enpresa eta NASUISA-ren ustez, egokiagoa litzateke lur hauek arautzea udal-planeamenduaren bidez Zangotzako Udalak ezartzen duenarekin bat etorriz.


Espedientea jende aurrean jarriko da hilabeteko epean eta aldi berean audientzia emanen zaio aldaketak ukitzen duen udalari. Horretarako, espedientea kontsultagai egonen da Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, 3. maila. Iruña) eta aipatu epean nahi adina alegazio idazki bidez aurkezten ahal dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa