(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-121-B errepideko Irurita-Elizondo tartea eraikitzeko Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala onartu du Nafarroako Gobernuak

asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak, hartu duen Erabakiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatutako "N-121-B errepidea egitea. Tartea: Irurita-Elizondo" izeneko Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala onartu du, eta aurkeztutako alegazioei irtenbidea eman die.


Nafarroako Gobernuak, 2007ko martxoaren 19an egin zuen bileran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatutako "N-121-B errepidea egitea. Tartea: Irurita-Elizondo" izeneko Informazio Azterlana Udalaz gaindiko Proiektu Sektorial izendatzea erabaki zuen, eta era berean, jendaurrean jarri eta Baztango Udalari entzunaldia emateko erabakia hartu zuen.


Azterlanaren helburua N-121-B errepideko Irurita-Elizondo ingurabidea definitzea da. 2002-2009 aldiko Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean aurreikusita dago aipaturiko ingurabidea eraikitzea. Hain zuzen ere, Interes Orokorreko Iruñea-Frantzia (Belatetik) Sareko 35. esku-hartzea da, eta jarraipena ematen dio Mugairin eta Arraiozen dagoeneko egin dituzten ingurabideei.


2007ko maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 55.ean, argitaratu zuten Erabakia. Txostena jendaurrean egon zen aldian, hamabi alegazio aurkeztu zituzten, eta aztertu eta erantzuna eman diete. Onartu duten proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proposatu zuen 2. alternatibari dagokiona da (alegazioei emandako erantzunetan proposatutako aldaketak barne).


2. alternatibaren arabera, ibilgailuentzako bidea eginen dute Oharrizko meandroan barrena (gaur egun bertan ez dago biderik). Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak adierazi duenez, proiektuan ez dute aurreikusi etorkizunean egin daitezkeen garapen urbanistikoetarako sarbiderik, eta gisa horretako sarbiderik eraiki behar izanez gero, dagozkion izapideak egin beharko dituzte, ingurabidea eraikitzeko proiektua gorabehera. Bestalde, ingurabidea eraikitzeko fasean, uholdeak izateko arriskuari buruzko azterlan sakona eginen dute, ingurabideak kalteak jasan ditzan saihesteko beharrezkoa den sestraren kota zehazteko.


Elizondo eta Irun arteko trenbide zaharraren tarte batean sartzeko aukerari dagokionez, eraikuntza proiektuak erasandako tarteak lehengoratzea aurreikusi dute, eta era berean, ingurabidearen eta trenbidearen trazatuak bateragarri eginen dituztela adierazi dute.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa