(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 14,8 milioi euro inbertituko du telekomunikazio zerbitzuetan heldu diren lau urteetan

asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak 14,8 milioi inguru inbertituko ditu Foru Erkidegoko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako telekomunikazio zerbitzuetan heldu diren lau urteetan, aurreko urteetako datuak eta kontsumoaren joera ikusita Modernizazio eta Administrazio Elektronikorako Zuzendaritza Nagusiak egindako kostu estimazioaren arabera.


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazio eta Administrazio Elektronikorako zuzendari nagusiari mandatu bat onesteko hainbat urtetarako, telekomunikazio zerbitzuak (telefonia finko, mugikorra eta datuak) Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak S.A. (OPNATEL) sozietate publikoak egin ditzan. Jakina denez, OPNATEL aipatu departamentuari atxikituta dago. Opnatel-ek lehiaketa bidez esleituko ditu zerbitzu horiak. Gaur egun telefonia finkoarena ONOk eskaintzen du eta telefonia mugikor eta datuena Telefonikak.


Gastua dagokien unitate organiko eta erakunde publikoek finantzatuko dute, baina manatua bakarra da, izan ere, Gobernu osorako telekomunikazio zerbitzua aipatu zuzendaritza nagusiaren eskumen zentralizatua da. Kontratazio zentralizatu honek prezioan %20ko beherapena lortzeko aukera ematen du bai-eta sarearen ahalmen eta prestazio teknikoen hobekuntza ere. Esate baterako, Interneteko sarrera 16 Mb-tik 100 Mb-ra pasako da. Lehiaketa bost lotetan aterako da (telefonia finkoa, telefonia mugikorra, datuak, Internet eta SOS Navarra-ren telekomunikazioak).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa