(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mila lagunek baino gehiagok erabili dute Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoa, abian izan den lehenengo urtean asteartea, 2008.eko urtarrilak 22

556 lagunek Bulegora jo zuten edo telefonoz informazioa eskatu zuten, eta 510 herritarrek 2007an egindako arloz arloko sei programetan parte hartu zuten


Mila lagunek baino gehiagok erabili zituzten Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak koordinatutako zerbitzuak eta programak. Bulegoa 2007ko otsailaren 15ean ireki zuten, Iruñeko San Juan auzoan, eta iaz, Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuaren mende dagoen zerbitzuak, 480 esku-hartze eta kontaktu egin zituen, etorkinen elkarteekin eta immigrazioaren arloko eskumenak dituzten beste administrazio erakunde batzuekin.


Etorkinak Artatzeko Bulegoaren eguneroko jardunaren baitan, bitarteko gehienak Nafarroako hiriburuko instalazioen bidez eskainitako zuzeneko artapenerako behar izan zituzten; izan ere, 345 elkarrizketa edo informazio eskari artatu zituzten pertsonalki. Ia erabiltzaileen erdiak iberoamerikarrak izan ziren (182 lagun). Gainerakoak, berriz, espainiarrak (76), afrikarrak (42), Ekialdeko Europakoak (34) eta beste leku batzuetakoak (11) izan ziren.


Beste 221 lagunek telefono bidezko artapena eskatu zuten, eta nazionalitateari dagokionez, espainiarrak (99), iberoamerikarrak (89), europarrak (15), afrikarrak (9), eta beste hainbat lekutakoak (9) izan ziren.


Kasu guztietan, zuzenean zein telefonoz egindako kontsultetan gehien errepikatu ziren gaiak honako hauek izan ziren: bizileku edo lan baimenaren eta familia berrelkartzeko eskaeren izapideak Administrazioarekin; nazionalitatea eskuratzea; eta hainbat zerbitzuri buruzko informazioa (osasun zerbitzuak, etxebizitza ofiziala, eta prestakuntza eta enplegua).


Banakako kontsultak artatzeaz gain, Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak 482 kudeaketa edo esku-hartze egin zituen, 2007an, etorkinen elkarteekin eta immigrazio gaiekin zerikusia duten beste erakunde batzuekin (ofizialak zein boluntarioenak). Hain zuzen ere, telefono bidezko 360 kudeaketa eta 132 bilera edo elkarrizketa egin zituen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa