(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleentzako laguntzen deialdia egin du Gobernuak, eskolako materialak, ekipamendua, irtenaldiak eta jantokia ordaintzeko asteazkena, 2008.eko apirilak 9

Familia unitateko errentak 15.000 eurotik beherakoa izan beharko du


Egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleentzako laguntzen deialdia egin du Hezkuntza Departamentuak.

Egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleentzako laguntzen deialdia egin du Hezkuntza Departamentuak, ikasturte hasierako ekipamendu pertsonala, eskolako irtenaldiak eta beste jarduera osagarri batzuk ordaintzeko. Laguntzen bidez honako hauek ordaindu ahal izanen dituzte, zehazki: testuliburuak eta material osagarria (hiztegiak, atlasak, karpetak, etab.); bisita kulturalak eta ikasturte amaierako txangoak; eta Gorputz Heziketako ekipamendua (txandala, kirol zapatilak...). Xede horretarako, 150 euro ordainduko dituzte, gehienez ere, ikasturte eta ikasle bakoitzeko, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan (DBH). Ekipamendu pertsonalerako laguntzak eskuratu ahal izateko, familia unitateko urteko errentak 15.000 eurotik beherakoa izan beharko du.


Neurri horren bidez Hezkuntzaren Lege Organikoak eta 2004ko Foru Agindu batek agintzen dutena beteko du Departamentuak. Hots, egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleei baliabideak eta laguntza materiala eskainiko dizkie. 2008an 154.465 euro erabiliko dituzte ikastetxe publikoetako ikasleei laguntzeko, eta 1.072.000 euro itunpeko ikastetxeetako ikasleentzako. Azkeneko zenbateko horretan barne hartuta daude itunpeko ikastetxeetako ikasleak jantokira joateko laguntzak, atzerriko eta gutxiengo kulturaletako ikasleak integratzeko prozesuak izaten dituen zailtasunak neurri batean gainditzeko eta neska-mutiko horiek ikastetxe publiko zein pribatuetan baldintza beretan eskolatu daitezen ahalbidetzeko. Itunpeko ikastetxeetako ikasleentzako deialdiaren baitan sartuta dago, gainera, hezkuntzaren arloko berariazko beharrizanak asetzeko beharrezkoak diren giza baliabideen finantzaketa ere.


Eskolako jantokirako baliabide ekonomikoei dagokienez, ikasturteko eta ikasleko banatuko dituzte ikastetxeen artean, eta hain zuzen ere, 400 euro emanen dituzte ikasle bakoitzeko. Kontzeptu horren zati bat udalek finantzatuko dute, eta hartara, jantokiko gastuak ia oso-osorik ordainduko dituzte (€ 1 eguneko).


Funtzionamenduari dagokionez, laguntzen lehenengo hartzailea ikastetxea bera izanen da, eta hark ezarriko ditu lehentasunak eta zenbatekoaren banaketa zehatza. Egoera soziokulturala dela-eta hezkuntza sisteman sartu, mantendu edo sustatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntzak izanen dira, hain justu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Proyectos de multiculturalidad subvencionados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa