Castellano | Euskara | Français | English
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proposatuta, Nafarroako Gobernuak erabaki du hemendik aurrera banaka baloratuko direla tokiko abere-lehiaketetarako dirulaguntzak, eta ez norgehiagokako araubidean, orain arte egiten zen bezalaxe. Erabakia justifikatua dago, izan ere, lehiaketak urtean zehar egiten baitira eta oso zaila da kalkulatzea zein izanen den abereen parte-hartze maila, eta horren ondorioz, lagungarriak diren gastuak.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari hainbat urtetarako obren kontratua egiteko Lizarrako Ruako San Pedro elizaren estaldurak eta fatxada zaharberritzeko. Gobernuak onetsitako aurrekontua 1.627.217,94 eurokoa da eta honelaxe banatuko da: 427.217,94 euro 2008. urtean eta 1.200.000 euro 2009. urtean.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Turismo zuzendari nagusiari 58.000 euroko dirulaguntza zuzena emateko Iruñeko Artzapezpikutza eta Tuterako Gotzaintzari 2008. urtean zehar elizak eta montumentuak zabaltzeko programa egin dezan.
Nafarroako Gobernuak Pirinioetako ibarretako irispidea hobetzeko gauzatu nahi ditu bi proiektuok; izan ere, Frantziak Nafarroa-Pirinio Atlantikoak Bide Lotura eraikitzeko proiektua etetea erabaki zuen.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsitako gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboak deskargatzen ahal dituzu.
Nafarroak eta Poloniako Pomerania eskualdeak lurralde arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, lankidetza kultural eta estrategikoaren aldeko lehenengo apustu hori beste arlo batzuetara zabaltzeko.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZ) erregelamendua aldatzeko zerga hura arautzen duen legean izandako azken aldaketei egokitzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Merkataritza Modernizatzeko II. Plana (2008-2011) onartu du, hitzarmen baten bidez. Plan horrek 16 milioi €-ko aurrekontua izanen du lau urte horietarako.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresako zuzendari nagusiari 100.000 euroko laguntza zuzena eman diezaion Iruñeko Udalari 2008ko “Pamplona Futura” programaren ekinmenetarako.
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du ETA erakunde terroristak igandeko goizaldean egindako atentatua “El Correo” egunkaria eta beste komunikabide batzuk inprimatzen dituen errotatibaren kontra.