(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak banaka izapidetuko ditu abere-lehiaketetarako dirulaguntzak

astelehena, 2008.eko ekainak 9

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proposatuta, Nafarroako Gobernuak erabaki du hemendik aurrera banaka baloratuko direla tokiko abere-lehiaketetarako dirulaguntzak, eta ez norgehiagokako araubidean, orain arte egiten zen bezalaxe. Erabakia justifikatua dago, izan ere, lehiaketak urtean zehar egiten baitira eta oso zaila da kalkulatzea zein izanen den abereen parte-hartze maila, eta horren ondorioz, lagungarriak diren gastuak.


Tokiko eta eskualdeko abereen lehiaketak egiteak balio du abere-hautaketa sustatzeko, abletzainei estimulua emateko eta abereen hautaketa prozesuan eta ekoizpen prozesuan lortutako emaitzak sustatzeko. Horrez gain, herri edo herrialde bakoitzeko arraza-multzoak ezagutzera ematen dira arraza desberdinak sustatzeko xedez.


Foru Komunitatean hainbat lehiaketa egiten dira urtean zehar forma desberdinak hartzen dituztenak: erakusketa, enkantea, lehiaketa, azoka edo feria. Orain arte, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 6 feria ingururi dirulaguntzak eman izan dizkie eta urteko gastua 30.000 euro ingurukoa izan da.


Une hauetan izapidetzen ari da Foru Agindu berri bat, dirulaguntza mota hau arautuko duena, eta haren berrikuntza nagusia izanen da aukera emanen diela tamaina txikiagoko beste erakusketa batzuei laguntzak jasotzeko. Horrela, deialdia 15 bat ferietara zabalduko da eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak guztira 60.000 euro inbertituko du 2008. urtean zehar.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa