Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur eguerdian, abuztuaren 16ra arte Nafarroan egonen diren ehun bat saharar haurrei. Nafarroako familien etxeetan egonen dira.
Sanz presidentea eta Saharako haurrak.
(
irudia handitu
)
Saharar haurren egonaldia "Vacaciones en Paz" (Oporrak Bakean) programaren baitan antolatzen du ANAS elkarteak (Asociación Navarra de Amigos del Sahara). Presidenteaz gain, honako hauek ere bildu dira ekitaldira: María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria, Ahmes Salama Saharako Errepublika Demokratikoak Nafarroan duen ordezkaria, eta Marta Álvarez Alonso Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.
Sanz presidenteak ongietorria eman die saharar haurrei, eta era berean, eskerrak eman dizkie euren etxeetan hartu dituzten nafar familiei. Azkeneko lau urteetan, Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi eurotik gorako ekarpena egin du ANAS elkarteak eta beste GKE batzuek (Mugarik Gabeko Arkitektoak eta Mugarik Gabeko Teknikariak eta Langileak) aurkeztu eta kudeatu dituzten hainbat proiektutarako (osasuna, hezkuntza, larrialdiko laguntza, etxebizitza, edo mugikortasuna).
Ahmes Salama Saharako Errepublika Demokratikoak Nafarroan duen ordezkariak, berriz, esker ona adierazi du Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko familiek egiten duten lanarengatik. Era berean, eskerrak eman dizkio Lala Ashmed saharar neskatxari.