(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nahi duten gidari guztiek alkoholemia-proba egin ahal izango dute festa patronaletan Tafallako Komisarian asteazkena, 2008.eko abuztuak 13

Hirurehun Polizia Foral inguru gehituko dituzte Guardia Zibilarekin eta Udaltzaingoarekin batera antolatu den hiri eta trafikoaren segurtasunerako operaziora


Tafallako Polizia Foralaren komisaria, Epaitegien beheko solairuan dago. ( irudia handitu )

 Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínez; Nafarroako Gobernuko ordezkari Elma Sáiz Delgado eta Tafallako alkate Cristina Sota Pernautek hiri eta trafikoaren segurtasunerako dispositibo berezia aurkeztu dute gaur goizean Tafallako Udaletxean. Operazioa Polizia Foralak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak antolatu dute elkarlanean, hiriko datozen festa patronalak direla eta (abuztuaren 14tik 20ra).


Zehazki, Polizia Foralak 293 agente gehituko ditu operazio honetara, eta zazpi festa egunetan arituko dira lanean goizez, arratsaldez eta gauez: 42 Trafikorako, 116 Hiritarren Segurtasunerako, 21 Hiritarren Arretarako, 21 Joko eta Ikuskizunetarako eta 93 Esku-hartzeko Unitate Mugikorrerako.


Horrez gain, Javier Caballero presidenteordeak iragarri duenaren arabera, alkohol gehiegi kontsumitzeak sortzen dituen trafiko istripuen kontrako prebentzio jarduera jarriko da martxan lehen aldiz Tafallan, festak aprobetxatuz: borondatezko alkoholemia-probak.


Honenbestez, hala nahi duten eta Polizia Foralaren Komisariara jotzen duten gidari guztiek (Tafallako Epaitegien Eraikinaren beheko solairuan dago), proba egiteko aukera izango dute, beren egoeran gidatzeko gai ote diren jakin dezaten.


Borondatez Komisariara joaten diren gidariek gidatzeko baimena besterik ez dute erakutsi behar izango. Poliziek, datuak hartu ondoren, proba egin eta emaitza emango diete. Emaitza arau-hauste administratibo edo penalak adierazten duena baino altuagoa bada, autoa har ez dezaten gomendatuko diete gidariei, eta gomendio hori ez jarraitzearen ondorio legalen berri emango dizkiete. Probaren emaitza negatiboa bada, polizia foralek alkohol gehiagorik har ez dezaten gomendatuko diete gidariei, gutxienez ibilgailuan egin behar duen ibilbidea amaitu arte.


Nolanahi ere, ekimen honetan parte hartzen duten gidariei ohartaraziko zaie proba hau egiteak ez dituela festetan Tafallako sarbideetan egingo diren alkoholemia-kontroletan edozein poliziak derrigorrez eska diezaiekeen bigarren kontroletik kanpo uzten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa