(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea José Joaquín Pérez de Obanos eta Teresa Morenoren hileta elizkizunetara joanen da, bihar osteguna, 2008.eko abuztuak 21

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea José Joaquín Pérez de Obanos eta Teresa Moreno Purroyren hileta elizkizunetara joanen da, bihar (ostirala, abuztuaren 22a). Pérez de Obanos Espainiako Nekazaritza Kooperatiben Konfederazioko presidentea zen, eta Moreno Purroy, berriz, Iruñeko Udaleko zinegotzia.


Era berean, presidentea Iruñeko hilerrira ere joanen da. Izan ere, Teresa Moreno bertara eramanen dute, eguerdiko 13:15ean, Irache Beilatokitik. Zinegotziaren aldeko hileta elizkizuna Iruñeko San Miguel parrokia elizan eginen dute, 20:00etan. José Joaquín Pérez de Obanosen aldekoa, berriz, Leireko Monasterioan eginen dute, 18:00etan.


José Joaquín Pérez de Obanos Madrileko aireportuko hegazkin istripuan hil da eta Teresa Moreno, berriz, zirkulazio istripuan. Sanz presidenteak dolumina adierazi die bien ahaideei, gertukoengan ez ezik Nafarroako hainbat arlotan ere eragina izan dute bi heriotzengatik. Nafarroako Gobernuko kontseilarietako batzuk ere bilduko dira biharko ekitaldietara, Sanz presidentearekin batera.


Bestalde, Sanz presidenteak adierazi duenez, atsekabeturik dago atzo arratsaldean Barajas aireportuan jazo zen tragediarengatik. Istripuaren ondorioz, 150 pertsonatik gora hil dira, hain zuzen.


Nafarroako Gobernuko hainbat arduradun Madrilgo Komunitateko Osasun Saileko eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Saileko arduradunekin harremanetan egon ziren, atzo arratsaldean, eta Foru Administrazioko larrialdi zerbitzuetako baliabideak eta Odol Bankuko produktuak euren esku jarri zituzten. Nolanahi ere, beharrizan guztiak aseta dituzte, eta ez dute horien beharrik izan. Gainera, Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA), 112-SOS Nafarroa Koordinazio Gunearen bidez, Nafarroako Gurutze Gorriko zerbitzu psikologikoak (bi unitate) bidali zituen Madrilera. Era berean, hildakoen berri jakin nahi zuten pertsonen deiak artatu zituzten larrialdietako koordinazio aretoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa