Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak berariazko programa bat du, prostituzioan jarduten diren pertsonei gizarte-osasun artapena eskaintzeko. 1990ean jarri zuten abian, eta harrezkero, 2.984 lagun artatu dituzte.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea José Joaquín Pérez de Obanos eta Teresa Moreno Purroyren hileta elizkizunetara joanen da, bihar (ostirala, abuztuaren 22a). Pérez de Obanos Espainiako Nekazaritza Kooperatiben Konfederazioko presidentea zen, eta Moreno Purroy, berriz, Iruñeko Udaleko zinegotzia.
2008ko urtarriletik ekainera bitarte, Nafarroako ostatu mota guztietako bidaiari kopurua %1,35 (441.097) handitu da, eta bertan igarotako gau kopurua, berriz, %1,77 (880.405), 2007arekin alderatuz gero. Daturik onenak landa turismoarenak dira; izan ere, gaua landetxeetan igaro dutenen kopurua %15,78 handitu da, eta batez besteko egonaldia, berriz, %12,95.
Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak 1.442.817 euro eman dizkie, 33 toki erakunderi, etorkinak artatu eta integratzeko programetarako. Aipaturiko toki erakundeek diru laguntza eskatu zuten, apirilaren 4ko 20/2008 Foru Aginduaren bidez onartu zuten deialdiaren baitan.