(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1’4 milioitik gora eman dizkie, 33 toki erakunderi, etorkinak integratzeko programetarako osteguna, 2008.eko abuztuak 21

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak 1.442.817 euro eman dizkie, 33 toki erakunderi, etorkinak artatu eta integratzeko programetarako. Aipaturiko toki erakundeek diru laguntza eskatu zuten, apirilaren 4ko 20/2008 Foru Aginduaren bidez onartu zuten deialdiaren baitan.


2008ko laguntzen zenbatekoa iazkoa baino %26,15 handiagoa izan da, eta hain zuzen ere, Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planeko (PAAIIN) aurrekontu ekonomikoaren baitan kokatuta dauden laguntzak dira. Nafarroako Gobernua eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa immigrazio gaietan jarduteko lankidetza eta koordinazio tresna da aipaturiko Plana, eta aurten, 3 milioi euroko aurrekontua du.


Toki erakundeek, diru laguntzen deialdiaren bidez, PAAIIN Planean xedatutako arloetarako laguntzak eskatu ahal izan dituzte. Arloak honako hauek dira, hain justu: Harrera, Lana, Etxebizitza, Gizarte Zerbitzuak, Osasuna, Haurrak eta Gazteak, Berdintasuna, Emakumea, Parte-hartzea, Sentsibilizazioa, eta Garapena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa