(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteria Institutuak trebakuntzako bost beken deialdia egin du, unibertsitateko titulua duten gazteentzat ostirala, 2008.eko abuztuak 22

Soziologia, ekonomia, zuzenbide, komunikazio eta lan harremanetako ikasketak dituzten pertsonentzako lan aukera izanen da


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez (NGI), trebakuntzako bost beken deialdia egin du, unibertsitateko titulua duten gazteek NGIn bertan lan egiteko.


Ekimenaren bidez, "Junior taldea" izeneko boskoteak zuzenean parte hartuko du NGIk bultzatzen eta koordinatzen dituen gazteria politiken lanketan.


Bekak eskuratu nahi dituztenek unibertsitateko titulu ofizial bat izan beharko dute, deialdia argitaratu aurreko hiru urteetan eskuratutakoa (2008ko abuztuaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 98.a). Deialdiari buruzko informazio guztia NAOean eta NGIren web orrian (www.juventud.navarra.es) eskuratu daiteke. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da.


Honako beka hauek emanen dituzte, hain justu: beka bat, Soziologian lizentziadunentzat; beka bat, Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, edo Enpresa Zientzietan lizentziadunentzat; beka bat, Zuzenbidean lizentziadunentzat; beka bat, Komunikazioan lizentziadunentzat; eta beka bat, Lan Harremanetan, Irakasle Ikasketetan edo Gizarte Lanean diplomadunentzat. Beken iraupena urtebetekoa izanen da, eta urtebeteko bi luzapen egin ahal izanen dira. Hartara, beken gehienezko iraupena hiru urtekoa izanen da.


NGIk beste beka bat ere eman zuen, duela hilabete, komunikazioaren arloan.


Beka bat eskuratzen duten lizentziadunei 1.050 euro ordainduko dizkiete hilabetean, eta diplomadunei, berriz, 850 euro. Hartara, NGIk 23.297,58 euroko guztizko gastua eginen du 2008an, eta urtea osatu arte (2009an), 77.000 €-ko gastua eginen du.


Bekadunek NGIren egoitzan eginen dute lan, Iruñean, astean gehienez ere 30 orduz. Bekaldiak amaitua hala, bekadun berriak hartuko dituzte.


NGIren beken helburuei dagokienez, honako hauek azpimarratu ditzakegu: bekadunen lanbide ibilbidearen hasieran trebakuntza osagarria eskaintzea, eta taldean lan eginez ahalik eta profesional osoenak sortzea; Nafarroako gazteei lan aukera bat ematea, lan merkatuan errazago sartu ahal izateko; gazteak NGIren baitan egon daitezen lortzea, eta hartara, Institutuaren lana aberastea; eta Foru Komunitateko gazteei zerbitzu integrala eskaintzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa