Castellano | Euskara | Français | English
María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria Gabarderaleko kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldira bildu da, gaur goizean. Kontsultategiak 112 erabiltzaile ditu, hain justu.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Dekretu bat izenpetu du, eta hartara, hiru eguneko dolu ofiziala eginen da Foru Komunitatean, abuztuaren 22ko 00:00etatik (gaur) abuztuaren 24ko 24:00etara arte (igandea). Ondorioz, Nafarroako ikurrina makila erdian egonen da, eraikin publiko guztietan.
Iruritako (Baztan) Jauregia Dorretxea irailaren 1ean zabalduko dute, eta Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria bertara joan da, gaur goizean. Hain zuzen ere, Jabego Partikularrak Zabaltzeko 2008ko Programaren baitan dagoen eraikinetako bat horixe bera da. Programa Nafarroako Gobernuak jarri du abian, eta hari jarraiki, Tafallako Mencos Jauregi Etxea ere zabalduko dute, bihar.
Soziologia, ekonomia, zuzenbide, komunikazio eta lan harremanetako ikasketak dituzten pertsonentzako lan aukera izanen da