(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru eguneko dolu ofiziala eginen da Nafarroan, Barajas aireportuko hegazkin istripuko biktimen omenez ostirala, 2008.eko abuztuak 22

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Dekretu bat izenpetu du, eta hartara, hiru eguneko dolu ofiziala eginen da Foru Komunitatean, abuztuaren 22ko 00:00etatik (gaur) abuztuaren 24ko 24:00etara arte (igandea). Ondorioz, Nafarroako ikurrina makila erdian egonen da, eraikin publiko guztietan.


Abuztuaren 20an Madrileko aireportuan jazo zen hegazkin istripuaren ondorioz pertsona asko hil dira, eta horrexegatik hartu du erabakia Sanz presidenteak, Nafarroa osoa astindu duen tragediak eragin duen saminaren adierazgarri.


Jakina denez, Nafarroako Ikurrei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legeko 8. artikuluak honako hau xedatzen du: Nafarroako ikurrina makila erdian egonen dela edo xingola beltza jarriko zaiola, ezkutuan, Nafarroako Gobernuko presidenteak dolu ofiziala agintzen duenean soilik, aginduan zehaztutako epean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa